EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2017018

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitaratzen baita deialdi publiko bat, Donostiako udalerrian (Gipuzkoa) itunpeko sustapen hau egitea helburu duena: gehienez babes ofizialeko 146 etxebizitza (azalera-eskubideko eta araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen prezioa dutela), haiei lotutako trastelekuak eta garajeak, bai eta, hiri-antolamenduak baimena emanez gero, merkataritza-lokalak ere (1. EUko A.300.2/LO.05 partzela – «LO.05 Txomin Enea» HEko «1» zenbakiko jarduketa integratua).

Xedapenaren data: 2017-12-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201800429
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
OINARRIAK
I.– Xedea.
Deialdi honen helburua da lehiaketa publiko bidez esleitzea azalera-eskubidea eta III. eta IV. oinarrietan ezarritako onurak, honako itunpeko sustapen honenak: gehienez babes sozialeko 146 etxebizitza (azalera-eskubideko eta araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen prezioa dutela), haiei lotutako trastelekuak eta garajeak, bai eta, hiri-antolamenduak baimena emanez gero, merkataritza-lokalak ere (1. EUko A.300.2/LO.05 partzela – «LO.05 Txomin Enea» HEko «1» zenbakiko jarduketa integratua). Ondoren, horiek denak besterendu egingo dira.
II.– Sustapenaren xehetasunak
A) Lursailaren identifikazioa:
Hirikoa. Donostiako «A.300.2/LO.05» bizilekuetarako partzela pribatu eraikigarria, 1. egikaritze-unitatekoa («LO.05 Txomin Enea» HEko «1» zenbakiko jarduketa integratua). Azalera hiru mila berrehun eta laurogeita lau metro koadrokoa da, eta, han, eraikin bat egin daiteke, honako ezaugarri hauek dituena: sestra gaineko gehieneko eraikigarritasuna sabaiko hamabi mila laurehun eta berrogeita hamar metro koadrokoa da, eta araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak egiteko erabiliko da; sabaiko bederatziehun eta laurogeita hamalau metro koadro, hirugarren sektoreko erabilerarako, eta sestra azpiko gehieneko eraikigarritasuna, berriz, sabaiko bederatzi mila zortziehun eta berrogeita hamabi metro koadrokoa (9.852 m
Zortasunak.– Iparraldeko mugan, eta C alderantzikatuaren itxura duela, ataripe moduko zortasun bat du, erabilera publikokoa, beheko solairuaren mailan pertsonak igaro daitezen, lur-azaleran, eraikinak sestra gainean okupatzen ez duen eremuan, guztira seiehun eta hirurogeita hamabost metro koadroko azalera batean. Halaber, erdialdean, eta beheko solairuaren mailan edo sestra gaineko kotan, partzelak erabilera publiko zortasun bat du, angeluzuzen itxurakoa, 30,40 m
Titulua: salerosketa publikoko eskritura, 2016-11-28an izenpetua Donostiako Ana Isabel Jaurrieta Alegría notarioaren aurrean.
B) Kokapena, azalera eta hirigintza-parametroak:
LM.06.1 Txomin Enea (egun, A.U LO.05 Txomin Enea) eremuko Hiri Antolamenduko Plan Berezia.
C) Sustapenaren ezaugarri teknikoak:
C.1.– Eraiki daitekeen etxebizitza-kopurua: gehienez, babes sozialeko 146 etxebizitza (azalera-eskubideko eta araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen prezioa izango dute).
C.2.– Eraiki daitekeen lotutako trasteleku-kopurua: gehienez, 146 trasteleku, babes sozialeko etxebizitzei lotuak (azalera-eskubideko eta araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen prezioa izango dute).
C.3.– Eraiki daitekeen lotutako garaje-kopurua: gehienez, 146 garaje, babes sozialeko etxebizitzei lotuak (azalera-eskubideko eta araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen prezioa izango dute).
C.4.– Eraiki beharreko elementuen ezaugarriak:
Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean diren Babes Ofizialeko Etxebizitzak Diseinatzeko Ordenantzetara egokitu beharko dira, eta behin betiko kalifikazioa lortu (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko otsailaren 12ko Agindua, Babes ofizialeko etxebizitzak diseinatzeko Ordenantzak onartzen dituena; 2009ko martxoaren 3ko EHAA, 43. zk.), betiere Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean hasieran batean aurkeztutako Oinarrizko Proiektuarekin bat etorriz (eta kontuan hartuz sustatzaile-esleipendunak proiektuan sar litzakeen hobekuntzak). Egikaritze-proiektua geroago aurkeztu behar da.
Laneko Arriskuen Prebentziorako araudia bete beharko da. Azken hiru urte hauetan izandako ezbeharren kopurua 210etik beherakoa izango da, eta Eragin Indizea ez da inoiz 1era iritsiko hildakoak izan dituzten ezbeharren kopuruarekiko. Alde horretatik, honako hau izango da Eragin Indizea: istripu-kopurua / langile-kopurua x 1000. Ildo horretan, obren segurtasunaren eta osasunaren koordinazioaren ardura teknikari batek hartuko du bere gain modu espezifikoan, eta ez ditu zuzendaritza fakultatiboaren zereginak beteko obra horietan.
Sustatzaile-esleipendunak eskubidea izango du obren zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasunaren eta osasunaren koordinazioa izendatzeko.
Bi eratara egin ahal izango dira obrak, zuzeneko sustapen- eta eraikuntza-sistemaren bidez, edota eraikuntza-enpresa baten bidezko sustapen- eta kontratazio-sistemaren bidez. Aukeratutako sistema eskaintzan zehaztu beharko da. Lehiatzailearena ez den beste eraikuntza-enpresa bat kontratatzen bada obra osoa egiteko, eskaintzan enpresa hori zein den adierazi eta kontratuaren dokumentuak aurkeztu beharko dira. Halaber, eraikuntza-enpresa horiek egiaztatu beharko dute Administrazio Publikoarekin aurrekontu berdineko obrak kontratatzeko eskatzen den sailkapen bera dutela, eta egunean dutela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Sailkapena dagokion sustapena gauzatzeko aurrekontuaren araberakoa izango da.
C.4.1.– Kalitate-irizpideak:
C.4.1.1.– Alokatzera bideratuko diren Araubide Bereziko Babes Ofizialeko etxebizitzek zein Araubide Orokorreko Babes Ofizialeko etxebizitzek sukaldeak muntatuta izan beharko dituzte (goiko eta beheko armairuak, gaineko sukaldea, harraska, sukaldea, labea, garbigailua eta hozkailua).
C.4.1.2.– Estaldurak. Gela hezeetan, estaldura bertikalek azalera osoa estaliko dute, eta, lurzorua bezalaxe, gresezkoak izan beharko dute. Etxebizitzaren zoladuraren gainerakoa zurezkoa izango da, etxebizitzek zoru bero-emailea dutenean izan ezik. Kasu horretan, akabera aukerakoa izango da. Gela hezeetan, pintura hidrofugoak erabiliko dira sabaietan.
C.4.1.3.– Arotzeria:
C.4.1.3.1.– Kanpokoa: zubi termikoko haustura izan beharko du.
C.4.1.3.2.– Barnekoa:
C.4.1.3.2.1.– Barneko ateen ertzek zur trinkoko eskuairarekin eginak behar dute.
C.4.1.3.2.2.– Etxebizitzan sartzeko segurtasuneko atea.
C.4.2.– Diseinu-irizpideak (adierazten diren irizpideak nahitaez bete beharrekoak izango dira, betiere kasu bakoitzean aplikatu beharreko hirigintza-araudiarekin kontraesanean ez badaude):
C.4.2.1.– Etxebizitza-programa. Trasteleku bat etxebizitza bakoitzeko, eta, gutxienez, garaje-plaza bat etxebizitza bakoitzeko.
C.4.2.2.– Energia aurreztea. Etxebizitzek ez dute, ezein kasutan, iparraldeko orientazio bakarra izango, eta bereziki irizpide horri jarraikiz diseinatu beharko dira etxebizitzak. Aurkeztutako oinarrizko proiektuari egindako hobekuntzetan etxebizitzek iparraldeko orientazioa bakarrik izateko proposamenak egiten badira, baztertu egingo dira.
C.4.2.3.– Esekitokiak. Aurrealdeko luzera osoan kaletik ez ikusteko elementuak izan beharko dituzte eta ezin izango dituzte oztopatu etxebizitzaren geletan eskatutako gutxieneko argiztapenerako beharrezkoak izan daitezkeen baoen zuzeneko argiak.
C.4.2.4.– Eraikinaren mantentzea. Eraikinetan erabili beharreko eraikuntza-materialek eta -soluzioek bat etorri beharko dute etorkizuneko erabiltzaileen mantentze eraginkorrarekin (ikuspuntu ekonomikotik batez ere).
Eraikuntza amaitu ostean, Babes Publikoko Etxebizitzak dioen plaka bat jarri beharko da. Sustatzaile-esleipendunak eskuragarri izango du plaka, dagokion lurralde-ordezkaritzan, trokelatu ahal izateko. Trokelatzeko eta jartzeko lanak sustatzaile-esleipendunak berak ordainduko ditu.
C.5.– Egin beharreko urbanizazioaren ezaugarriak:
Lehiaketa publikoaren sustatzaile-esleipendunaren egitekoa izango da lotutako edo atxikitako urbanizazioa egikaritzea.
Indarrean dagoen hirigintza-planeamendua, emakidaren unean, ezin izango da aldatu sustatzaile-esleipendunak eskatuta edota hirigintza-tresnaren bat erabilita (xehetasun-azterlana barne), aldez aurretik Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak baimena ematen ez badu. Horretarako, aldaketa egin nahi duen sustatzaile-esleipendunak adierazitako Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio aldaketaren berri, bai eta zergatia ere. Halaber, aldaketaren tamaina eta zentzua ulertzeko beharrezkoak diren dokumentazio tekniko eta grafikoa aurkeztu beharko du.
C.6.– Epeak:
Azalera-eskubidedunak, lehiaketa publikoa esleitu eta hilabeteko gehieneko epean, Eraikitzeko Udal Lizentzia eskatu beharko du. Lizentzia lortzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, esleipena egiten denetik hasita.
Azalera-eskubidedunak gehienez ere 30 hilabeteko epea izango du, behin-behineko kalifikazioa jasotzen duenetik hasita, eraikinak egiteko obrak amaitzeko eta Babes Publikoko Etxebizitzen Behin Betiko Kalifikazioa eskatzeko.
C.7.– Aurkeztutako Oinarrizko Proiektuan edozein aldaketa egiteko, Finantza Plangintza eta Kudeaketa Zuzendaritzaren baimena beharko da, eta, aldez aurretik, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren zerbitzu teknikoen aldeko txostena beharko da (salbu eta sustatzaile-esleipendunak proiektuan sartutako eta eskaintzan jasotako hobekuntzak badira).
C.8.– Dagokion lurralde-ordezkaritzak sustapenaren egoeraren eta bilakaeraren berri eman beharko dio Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzari (epeak betetzea, kalifikazioak, gorabeherak, etab.).
Itundutako sustapenak ikuskatzeko lana lurralde-ordezkaritzei dagokie. Halaber, gorabeheren berri eman beharko diote Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzari, halakorik badago.
D) Sustapenaren ezaugarri ekonomikoak:
D.1.– Babes sozialeko etxebizitzengatik eta haiei lotutako eranskinengatik sustatzaile-esleipendunak erosleei aplikatuko dien prezioa (azalera-eskubideko eta araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen prezioa) behin-behineko kalifikazioa ematen denean indarrean dagoen gehieneko prezioa izango da, baldin eta kalifikazio hori esleipen-ebazpenean finkatutako epean eskatzen bada. Bestela, esleipen-ebazpenaren datan indarrean dagoen gehieneko prezioa aplikatuko da.
D.2.– Sustatzaile-esleipendunari metro koadroko eman beharreko mailegu kualifikatuaren gehieneko kopurua: etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoa aplikatuta ateratzen dena.
D.3.– Lehen eskualdaketan etxebizitzak eskuratzen dituztenek bete beharreko baldintzak: lehen eskualdaketako etxebizitzen hartzaileek gutxienez nolako baldintzak bete behar dituzten eta nola aukeratuko diren zehazteko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituko zaio (Etxebizitza eskatzaileen erregistroari buruzkoa eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizilekuak esleitzeko prozedurei buruzkoa; 2012ko urriaren 31ko EHAA, 211. zk.).
III.– Azalera-eskubidea eratu beharko da eta horren truke: Aintzat hartuta azalera-eskubidea kostu bidez eratzen dela, sustatzaile-esleipendunak, eskritura publikoa egiten den egunean, sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimoko (6.010,12) zenbatekoa eta dagokion BEZa ordainduko dizkio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari, azalera-eskubidea lagatzeagatik (BEZa kalkulatzeko, azalera-eskubidearen eraketaren zerga-oinarria lagatako lur urbanizatuaren kostuaren zati proportzionala izango da, lagatako urbanizazioaren amortizazioa barne hartuta. Zati proportzional hori % 70ean finkatuta dago).
Sustapena kokatuta dagoen lurren gaineko azalera-eskubidea formalizatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren Aginduarekin batera doan baldintza teknikoen eranskinari jarraituko zaio.
IV.– Laguntzak.
Babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua bultzatzeko laguntzei eta alokairua sustatzeko neurriei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko azaroaren 7ko Aginduan xedatutakoaren arabera, bi laguntza mota eman ahal izango dira:
Finantzaketa kualifikatua:
– Mailegu kualifikatuak.
– Banku-deskontuak.
Zuzeneko laguntza ekonomikoak:
– Interes-tasaren subsidiazio osoa edo partziala.
– Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.
A) Salmentarako araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea.
A.1.– Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak salmentan lagatzeko sustatuz gero, finantzaketa kualifikatuaren gehieneko zenbatekoa araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen salmenta-prezioak aplikatzearen ondoriozko etxebizitzen salmenta-prezioaren % 80 izango da, etxebizitzen tipologia edozein izanda ere.
Eranskinei dagokienez, finantzaketa kualifikatua araubide orokorreko babes ofizialeko eranskinen salmenta-prezioa aplikatzearen ondoriozko salmenta-prezioaren % 60 izango da, etxebizitzen tipologia edozein izanda ere, betiere lotuta badaude, eta % 30 lotuta ez badaude.
A.2.– Arestian adierazitako sustatzailearentzako maileguez gain, kreditu-establezimenduek eta babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileek banku-deskontuko eragiketak itun ditzakete obra-esleipendun diren eraikitzaileen mesedetan, eraikitzaile horiek deskonturako aurkezten dituzten obra-ziurtagirietan, betiere kreditu-establezimenduekin izenpetutako Hitzarmenean ituntzen diren baldintzen arabera.
A.3.– Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen itunpeko sustapenerako urbanizazioari lotutako kostuagatik eta asistentzia teknikoagatik, gehienez laurehun mila (400.000,00) euroko diru-laguntza jaso ahal izango da, BEZik eta bestelako zergarik gabe.
Halaber, lehiaketa publikoaren sustatzaile-esleipendunari, hasieran, Oinarrizko Proiektua emango zaio, eta, geroago, Egikaritze Proiektua.
B) Jasoko den gehieneko diru-laguntza laurehun mila (400.000,00) eurokoa izango da, eta 2018ko aurrekontuetatik ordainduko da.
Aurkeztutako proiektuetan edozein aldaketa egiteko, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren onespena beharko da, betiere Etxebizitzaren lurralde-ordezkaritzak beharrezkotzat jotzen badu. Kasu guztietan, onartutako aldaketen berri eman beharko zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzari.
V.– Azalera-eskubidea eta onurak jasotzea.
Sustapena kokatuta dagoen lurren gaineko azalera-eskubidea formalizatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren Aginduarekin batera doan baldintza teknikoen eranskinari jarraituko zaio.
Sustapenaren urbanizazio-kostuari dagokion diru-laguntzaren ordainketa obra-ziurtagiria aurkeztutakoan egingo da.
Ordainsari teknikoei dagokien diru-laguntzaren ordainketa, berriz, ordainsari horien kostua dagozkien minutak aurkeztuta egiaztatzen denean egingo da.
Halaber, lehiaketa publikoaren sustatzaile-esleipendunari, hasieran, Oinarrizko Proiektua emango zaio, eta, geroago, Egikaritze Proiektua.
VI.– Agiriak eta eskaintzak.
Eskaintzagileek eskuragarri dituzte deialdiaren xede den lehiaketa arautzen duten baldintzen pleguak, Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan.
Eskaintzak, erantsitako proposamen-ereduari jarraikiz, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira –Vitoria-Gasteizko Donostia kalea 1 (Lakua II eraikina – 2. solairua)–, eta horretarako epea 2018ko martxoaren 28ko 13:00etan amaituko da. Eskaintzarekin batera, klausula administratibo partikularren pleguan adierazitako gainerako dokumentazioa aurkeztuko da.
VII.– Eskaintzak irekitzea.
Aurkeztutako proposamenak 2018ko apirilaren 20ko 10:00etan irekiko dira Eusko Jaurlaritzak Gasteizen dituen bulegoetan (Donostia kalea 1 - behea - Lakua II eraikina, 4. aretoa).
VIII.– Esleipena.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariak ebazpena emango du eta, horren arabera, III. eta IV. oinarrietan adierazitako onurak eskaintza abantailatsuenari esleituko dizkio, ala lehiaketa esleitzeke utziko du, Baldintzen Pleguetan ezarritako baremoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 21a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.