EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2018018

IRAGARKIA, «Gonzalo Nardiz Bengoetxea 2018» sarien banaketa ekitaldia diseinatzeko, antolatzeko, protokolorako, ekoizteko eta gauzatzeko laguntza teknikoa helburu duen zerbitzu-kontratuaren lizitaziorako (Espedientea: DEI/015SV/2017).

Xedapenaren data: 2018-01-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201800425
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: DEI/015SV/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: «Gonzalo Nardiz Bengoetxea 2018» sarien banaketa ekitaldia diseinatzeko, antolatzeko, protokolorako, ekoizteko eta gauzatzeko laguntza teknikoa.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitza eta ekitaldia ospatzeko aukeratutako lekuan.
d) Burutzeko epea: 2 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hogeita hamahiru mila eta berrogeita hamazazpi euro eta laurogeita bost zentimo (33.057,85) gehi sei mila bederatziehun eta berrogeita bi euro eta hamabost zentimo (6.942,15) BEZarenak. Beraz, guztira, berrogei mila (40.000) euro.
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: hogeita hamahiru mila eta berrogeita hamazazpi euro eta laurogeita bost zentimo (33.057,85).
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 97 64.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko otsailaren 8a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuan, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietako kontratuaren helburua den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 40.000 eurokoa izan behar da, kontuan izanik enpresaren sortze-data eta jardueren hasiera-data.
B) Kaudimen teknikoa:
B.1.– Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 5 urteetan, gutxienez, kontratuaren xedearen antzeko bi lan egin behar izan ditu.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2018ko otsailaren 9a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren (5. solairua) Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak.
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 55 puntu.
a.1.– Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 55 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.a) puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 45 puntu.
b.1.– Gonbidapenen eta sustapen-materialaren diseinu grafikoa, ekitaldiaren garapena, aurkezpena, gidoia, ikus-entzunezko baliabideak eta lunch-a. Ponderazioa: 45 puntu. Ikus karatularen 30.2.b) puntua.
b.1.a.– Formatu digitalean bidaltzeko gonbidapenen diseinua eta ekoizpena eta beste hedapen elementuak (enarak, kartelak, etab.). Ponderazioa: 5 puntu.
b.1.b.– Ekitaldiaren gidoia eta garapena, eta honek irauten duen bitartean egin beharrekoak. Ponderazioa: 15 puntu.
b.1.c.– Ikus-entzunezkoak. Ponderazioa: 10 puntu.
b.1.d.– Coctail-luncha. Ponderazioa: 15 puntu.
11.– «C» gutunazalak irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2018ko otsailaren 20a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– «B» gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2018ko otsailaren 27a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
13.– Bestelako argibideak: ez.
14.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
15.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 17a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.