EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2018017

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 12koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2017ko martxoaren 30eko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-01-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201800397
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/05/02an argitaratutako 2017/03/30reko AGINDUA [201702166]

2017ko maiatzaren 2an, Euskal Herriko Agintaritzen Aldizkarian argitaratu zen 2017ko martxoaren 30eko Agindua, Hezkuntza sailburuarena; horren bidez, unibertsitatez kanpoko ikasketak –heziketa-zikloak izan ezik– ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiten zaie hezkuntzaren bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egin ditzaten 2017-2018 ikasturtean.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatzi zuen deialdia eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 15. artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.
Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 30eko Aginduaren bidez deitutako laguntza onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, unibertsitatez kanpoko ikasketak –heziketa-zikloak izan ezik– ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiten zaie hezkuntzaren bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egin ditzaten 2017-2018 ikasturtean (2017ko maiatzaren 2ko EHAA, 81. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 12a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.