EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018016

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 11koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2017ko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa arautzen da.

Xedapenaren data: 2018-01-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201800364
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/03/02an argitaratutako 2017/01/31ko AGINDUA [201701116]
  • Ikus 2017/10/18an argitaratutako 2017/10/17ko EBAZPENA [201704987]

Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduak, 24. artikuluaren 5. puntuan, hau ezartzen du: laguntzak emateko ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hau finantzatzen; horrenbestez, Europako Erkidegoko araudian informazioari eta publizitateari buruz xedatzen diren betekizunak bete beharko dira.
Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2017ko abenduaren 28ko Ebazpena jakinarazita (diru-laguntza ematekoa), hau
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan araututako 2017ko laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez arautzen da enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa, eta 2017ko ekitaldirako deialdia egiten da. Zerrenda hori argitaratzen da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak bere eskumenak erabilita eman duen ebazpena dela bide, eranskinean ageri den bezala.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du programa hori finantzatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 11.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.