EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018016

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 12koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Xedapenaren data: 2018-01-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201800358
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/14an argitaratutako 2017/12/01eko AGINDUA [201705991]

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko abenduaren 1eko Aginduaren 3. oinarrian agindutakoari jarraituz (agindu horretan egiten da deialdia sail honetako lanpostu huts bat izendapen askearen bidez betetzeko), honako hau
EBAZTEN DUT:
Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza, 520010 zenbakiko kodea, 108. dotazioa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hileko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 12a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.