EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017015

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 471/2017 berehalako judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-12-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201800340
Maila: Ediktua
Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,
Fede ematen dut:
Delitu arinen gaineko 471/2017 judizioan, 2017-11-02an, epaia eman du epaitegi honetako Pablo Garcia Abad epaileak.
«92/2017 EPAIA
Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko azaroaren bian.
Nik, Pablo Garcia Abadek, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, delitu arinen gaineko 471/2017 berehalako judizioaren autoak ikusi ditut. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:
EPAITZA
Tony Bastien Aureille kondenatzen dut, honen egile erantzulea den aldetik:
1) Zigor Kodearen 147.2 artikuluan jaso eta zigortutako lesio delitu arin bat egin du eta, erantzukizun penala aldatzen duen inguruabarrik ez dagoenez, eguneko 3 euro ordaindu beharko ditu 2 hiletan zehar; gainera, Zigor Kodeko 53.1 artikuluan ezarritako erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du.
Kalte-ordainaren kontzeptuan, Tony Bastienek Rafai Mastaphari 150 euro ordaindu behar dizkio eragin dizkion lesioengatik; kopuru horiek PZLko 576. artikuluan aurreikusitako interesak. »
Tony Bastien Aureille jauna (polizia-fitxa: 90213401961) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.
Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulegoan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko abenduaren hogeitaseian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.