EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2018015

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 15ekoa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2017ko ekitaldian eman diren laguntzen onuradunen zerrenda. Laguntza horiek turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen Aginduan finkatutako esparruan eman dira.

Xedapenaren data: 2018-01-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201800333
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/01ean argitaratutako 2017/05/24ko AGINDUA [201702701]

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez (2017ko ekainaren 1eko EHAA, 103. zk.), turismo-enpresen lehiakortasuna hobetu eta modernizatzeko laguntza-programa arautzen da.
Laguntzen espedienteak erabakitzen dituen Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2017ko abenduaren 15eko Ebazpena entitate interesdunei banan-banan jakinarazi eta gero, eta laguntzeko aginduaren 16. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jakinaraztea 2017ko ekitaldian emandako laguntzen eta onuradunen zerrenda: ebazpen honen eranskinean agertzen da. Laguntza horiek turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen Aginduan finkatutako esparruan eman dira.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 15a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.