EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2018015

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 8koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Aspace-Bizkaia erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2018-01-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201800325
Maila: Ebazpena
Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitortza arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak sustatzeko, bai eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen dutenak ere; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatu, eta eremu horretan erakundeek egin duten lana aitortu beharra dago.
Dekretu horren itzalpean, Aspace-Bizkaia erakundearen ordezkaritzan Elías Leguina Santaolalla jaunak aurkeztutako eskabidea ikusita eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen berdintasun politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak balioetsi ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aspace-Bizkaia erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzea, 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera, eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak oinarri hartuta (11/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duena).
Bigarrena.– Aitorpena indarrean dagoen artean, 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluekin bat etorriz, Aspace-Bizkaia erakundea aitorpen horretaz balia daiteke egokitzat jotzen duen irudizko korporazio-osagai orotan.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 8a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.