EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017015

1560/2017 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide-taldeko mediku kategoriako (Fakultatibo Espezialista Familia Medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMAT) lekualdatze-lehiaketaren epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Xedapenaren zenbakia: 201701560
Xedapenaren data: 2017-12-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201800317
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/11/28an argitaratutako 2017/11/10reko 201701399 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1399/2017 Ebazpenaren bidez, fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide-taldeko mediku kategoriako (Fakultatibo Espezialista Familia Medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMAT) lekualdatze-lehiaketa deitu zen. Ebazpena 2017ko azaroaren 28ko EHAAn (227. zenbakia) argitaratu zen.
Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren 7. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetzako zuzendari nagusiak aipatutako lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1399/2017 Ebazpenaren bidez deitutako fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide-taldeko mediku kategoriako (Fakultatibo Espezialista Familia Medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMAT) lekualdatze-lehiaketako epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahaia osatuko duten kideak ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.
Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Laugarrena.– Deialdiko 11 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 28a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA
FAKULTATIBO ESPEZIALISTA FAMILIA MEDIKUA-LMAT ETA PEDIATRIAKO MEDIKUA-LMAT
Epaimahaiburua:
– Titularra: Aranzazu Gonzalo García.
– Ordezkoa: Ana Jesús Bustinduy Bascaran.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: Jesús Fernández de Mendiola Espino.
– Ordezkoa: Maximiano Gutiérrez Jodra.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Javier Herranz González.
– Ordezkoa: Francisco Javier Gorostiza Hormaeche.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Amaia Ortubay Fuentes.
– Ordezkoa: Carlos Mourelo Carballo.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: María Teresa Callen Blecua.
– Ordezkoa: Teresa Calleja Vilar.
Bosgarren epaimahaikidea:
– Titularra: Juan Carlos Blázquez Dávila.
– Ordezkoa: Mikel Herrero Amezti.
Idazkaria:
– Titularra: Julio Sáenz Ruiz de Velasco.
– Ordezkoa: Eva Aldama López de Viñaspre.