EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2018014

IRAGARKIA, zeinaren bidez Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2017ko abenduaren 12ko Ebazpena jakinarazten baita. Jakinarazpen horren bidez, 48-TU-Q-2017-00114 erreklamazioa artxibatzea ebatzi da.

Xedapenaren data: 2018-01-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201800310
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Aztertu da Andrés Martínez Lópezek Hotel La Avanzada, S.L. sozietatearen aurka aurkeztutako erreklamazioa, eta, behar diren jarduerak egin ondoren, ezin izan da zehaztu turismo arloko arau-hausterik izan den.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2018ko urtarrilaren 10a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.
ERANSKINA