EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2018014

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen kudeaketa bateratuko Lakua II-ko eraikinaren igogailuak mantentzeko kontratazioaren lizitaziorako deialdia egiten duena (2018-2019).

Xedapenaren data: 2018-01-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201800301
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen atala: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:
1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio zerbitzua.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1.
3) Herria eta Posta Kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa: 945 018517.
5) Faxa: 945 018706.
6) Helbide elektronikoa: contratacion.rrgg@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 25a.
c) Espedientearen zenbakia: KM/2018/012.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: igogailuak mantentzea.
c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.
d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: Plegu Teknikoetako 2 atalean azaldutako Lakua IIko eraikinaren igogailuak.
e) Gauzatzeko / entregatzeko epea: 24 hilabete.
f) Luzapenaren onarpena: bai, 2020 urtea.
g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 50750000.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 95.454,86 euro.
5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
– 2018. urtea: 28.925,62 euro + 6.074,38 euro (BEZarenak). Guztira: 35.000,00 euro.
– 2019. urtea: 28.925,62 euro + 6.074,38 euro (BEZarenak). Guztira: 35.000,00 euro.
6.– Eskatutako bermeak:
Behin-behinekoa: ez.
Behin-betikoa (%): esleipen aurrekontuaren % 5.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: bai, baina aukerakoa da, eta Karatulako 29.2.3 klausulan ezarritako kaudimenaren ordez aurkez daiteke.
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: Karatularen 29.2.3 klausulan ezarritakoak.
c) Bestelako betebehar batzuk.
d) Erreserbatutako kontratua: ez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko otsailaren 2ko 13:00ak.
b) Aurkezpen modua: paperean.
c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia, 1 (Lakua), M eraikineko 3. solairua.
d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.
e) Aldagaien onarpena: ez.
9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
– Eskaintza ekonomikoa: 40 puntu.
– Zerbitzuaren kalitatea: 30 puntu.
b) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak:
Mantentze-plangintza 30 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideei loturiko eskaintzak irekitzea: entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria - Gasteiz. Data: 2018ko otsailaren 8ko 12:00ak.
b) Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko eskaintzak irekitzea: entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria - Gasteiz. Data: 2018ko otsailaren 16ko 12:00ak.
11.– Beste argibide batzuk.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu.
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 11.
Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,
NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.