EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017014

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 208/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-12-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201800297
Maila: Ediktua
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 208/2017 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Izurtzako Udala.
Abokatua: Sonia Romo Diez.
Prokuradorea: Virginia Tejada Fernandez.
Demandatua: Domingo Gorroño Guerediaga.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-12-15ean. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Osorik baiesten dut Izurtzako Udalak aurkeztutako demanda, Domingo Gorroño Guerediagaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 310,97 euro, gehi demanda aurkeztu zenetik epai hau eman arteko legezko interesak, gehi epai hau ematen denetik guztia ordaindu arteko interesak, Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatuak. Horretaz gain, prozesu honetan sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.
Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau, eta adierazi ebazpen horren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik aurkeztu, PZLaren 455. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen lekukotza egin beharko da autoei eransteko.
Domingo Gorroño Guerediaga demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du errekurtsorik jarri.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Durango (Bizkaia), 2017ko abenduaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.