EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017014

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 18koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko egindako deialdiari dagozkion 2017ko diru-laguntzen berri ematen duena.

Xedapenaren data: 2017-12-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201800289
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/24an argitaratutako 2017/07/12ko AGINDUA [201703737]

Nagusiki gaztelania darabilten eta paperean inprimatzen diren egunkarien edizio digitaletan eta Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan euskararen erabilera areagotzeko diru-laguntzak emateko modua arautuz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2017ko uztailaren 12an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (2017ko uztailaren 24ko EHAA, 140. zk.), honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2017ko uztailaren 12an emandako Aginduaren babesean diru-laguntza jaso duten egitasmoen zerrenda.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 18a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
MIREN DOBARAN URRUTIA.