EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2018014

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 12koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, autonomia-erkidegoaren lineen trenbide-ardatz nagusiei dagozkien Zarataren Mapa Estrategikoak onartzeko dena (3. fasea).

Xedapenaren data: 2018-01-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201800287
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/11/24an argitaratutako 2017/11/20ko IRAGARPENA [201705712]

2002/49/EE Zuzentaraua Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legearen bidez eta abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuarekin ematen zaion garapenaren bidez barne-zuzenbidera aldatzeko, trenbide-ardatz nagusien Zarataren Mapa Estrategikoak prestatu behar dira (urtean 30.000 trenetik gorako trafikoa duten trenbide-lineak edo -tarteak hartzen dira trenbide-ardatz nagusitzat).
2017ko azaroaren 24an, Garraio Azpiegituren zuzendariaren ebazpena argitaratu zen EHAAn. Horrela, Zarata Estrukturaleko Mapak jendaurrean jarri ziren hilabetez.
Ondoren ez da batere alegaziorik aurkeztu. Hori dela eta, sendetsi egiten dira aurkeztutako dokumentuak.
Organo honek Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eskumena du, Gobernu Kontseiluak berarentzat erreserbatuta dauzkan gaietan izan ezik, hala xedatuta baitago Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 22.1 artikuluan.
Beraz, aipatutako xedapenok eta dagozkion gainerako aplikagarri guztiak kontuan harturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Behin betiko onarpena ematea Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-ardatz nagusien Zarataren Mapa Estrategikoei (3. fasea).
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 12a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.