EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017014

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 29koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduan ezarritako laguntzak baloratzeko batzordeko kideak. Agindu haren bidez onartu ziren, 2018. urterako, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Berria programa).

Xedapenaren data: 2017-12-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201800285
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/29an argitaratutako 2017/12/27ko AGINDUA [201706298]

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduak, zeinaren bidez onartu baitziren, 2018. urterako, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Berria programa), eranskinaren 10.2 artikuluan ezartzen du proiektuak baloratzeko batzorde bat eratuko dela, eta batzorde horrek hiru kide izango dituela, hirurak ere bokalak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko langileak izango direnak, eta haietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste bi pertsonak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artean izango dira hautatuak; haiek Zuzendaritzako pertsona titularraren ebazpen bidez izendatuko dira; batzordeko idazkaria eta lehendakaria ere izango dira izendatuak ebazpen horretan.
Aurrekoari dagokionez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Jaun hauek izendatzea proiektuen Balorazio Batzordeko kide, batzorde horrek egingo baitu Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduan ezarritako 2018rako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena (Lehiatu Berria programa):
Batzordeburua:
– Mario Michel Rodriguez jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna dena.
Bokalak:
– Santiago Martínez Martínez de Lizarduy jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa Programen arduraduna.
– Mariano del Val jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari jardungo duena.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduren 29a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.