EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017014

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko azaroaren 30eko bilkuran hartua Donostia / San Sebastián 2016 Fundazioari buruzko txostena behin betiko onesten duena. 2016ko ekitaldikoa.

Xedapenaren data: 2017-11-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201800282
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko azaroaren 30ean egindako bilkuran
ERABAKI DU:
Donostia / San Sebastián 2016 Fundazioari buruzko txostena behin betiko onestea, 2016ko ekitaldikoa, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betetzeko, txostenaren ondorioak dagozkien aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 30a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN FUNDAZIOA 2016, 2016KO EKITALDIKOA
Laburdurak
EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa.
EJ: Eusko Jaurlaritza.
GFA: Gipuzkoako Foru Aldundia.
SPKLTB: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina.
I.– Sarrera.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak otsailaren 5eko 1/1988 Legean finkatutakoari eta Epaitegiaren Osokoak onartutako Lanerako Planari jarraikiz, Donostia / San Sebastián 2016 Fundazioaren (aurrerantzean, Fundazioa) Urteko Kontuak fiskalizatu ditu, 2016ko ekitaldiari dagozkionak.
Fiskalizazioak honako alderdi hauek besarkatzen ditu:
– Legezkoak: Ondasun eta zerbitzuen erosketan, langilerian eta ekonomia-finantzaren kudeaketan indarreko legeria bete dela egiaztatzea.
– Kontularitzakoak: aurkeztutako dokumentazio finantzarioa ezargarri diren kontularitzako printzipioei meneratzen zaiela egiaztatzea.
– Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta efizientziari buruzko azterlanik besarkatzen.
Fiskalizazio lana sektore publikoari ezargarriak zaizkion auditoriako printzipio eta arauen arabera gauzatu da eta kasu bakoitzean beharrezko iritzitako hautazko probak, prozeduren azterketa eta auditorian ohiko diren gainerako teknikak baliatu dira txostenean jasotako iritzia defendatzeko, baita kanpoko auditoreek egindako urteko kontuen auditoria euskarritzen duten lan paperen azterketa ere.
Fundazioa 2012ko irailaren 6an eratu zen eskritura publiko bidez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan 2013ko abenduaren 10ean erregistratu zen. Fundazioaren sorrera honako erakunde publiko hauek sustatu zuten: Donostiako Udalak, GFAk eta EAEren Administrazio orokorrak. Izaera publikoa du.
Fundazioaren helburua 2016 urterako Donostia Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren estrategia, plangintza eta kudeaketa sustatu eta koordinatzea dira, Europako Kultur Hiriburutza, 2016 izendatzeko prozesuan hautatu zen proiektuak bere zituen orientabide kontzeptuala eta xede zein printzipio orientatzaileak jarraikiz, hau da: elkarbizitza, parte hartzea eta gizartearen eraldaketa.
2017ko martxoaren 3an Fundazioko Patronatuak fundazioa desegitea erabaki zuen, sortzez izan zuen helburu nagusia jada amaitua zelako eta 2016 igaro osterako aurreikusitako jarduerak kitatze-aldian gauza daitezkeelako.
II.– Iritzia.
II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Epaitegi honen ustetan, Fundazioak zuzentasunez bete du 2016ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.
Epaitegi honen iritzira, Fundazioaren 2016ko ekitaldiko urteko kontuek alderdi esanguratsu guztietan abenduaren 31n ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion bere eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, bertan jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.
Gure iritzian eraginik ez badu ere, ondotik adieraziko ditugun alderdiak azpimarratu nahi ditugu, Fundazioaren 2016ko ekitaldiko urteko kontuen oroitidazkian jasoak daudenak:
– Fundazioko Patronatuak 2017ko martxoan fundazioa desegiteko hartutako erabakiaren ostean, Patronatuko Lehendakariak 2016ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak 2013ko Kontabilitate eta Kontuen Auditoriako Institutuaren urriaren 18ko Ebazpenari jarraikiz aurkeztu ditu, abian den enpresaren printzipioa baliatzea ez dagokionean baliatu beharreko arauzko esparruari buruzkoa dena. Aipatutako Ebazpenak agintzen duen moduan, 2015eko ekitaldiari dagokion informazioa ez da arrazoi horren ondorioz aldatu. Honenbestez, 2016ko ekitaldiko urteko kontuetan jasotako 2016ko eta 2015eko ekitaldiei dagokien finantza informazioa ez da alderagarria.
III.– Urteko kontuak.