EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2017012

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, «Unibertsitate-masterra: Arkitektura» tituluko ikasketa-planean egindako aldaketak argitaratzeko agindua emateko dena.

Xedapenaren data: 2017-11-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201800238
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2015/11/26an argitaratutako 2015/11/10reko EBAZPENA aldatzen du [201505064]

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 28. artikuluan zehaztuta dago zein den prozedura egiaztatuta dauden ikasketa-planak aldatzeko, eta Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren komunikazioa jaso behar da bertan adierazteko onartzen dituela «Unibertsitate-masterra: Arkitektura» ikasketa-planean egindako aldaketak (Ikasketa-plan hori Ministroen Kontseiluak 2015eko irailaren 25ean hartutako erabakiaren bidez ezarri zen eta 2015eko urriaren 21eko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zen Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2015eko urriaren 2an emandako ebazpenari jarraituz). Horrenbestez, horri guztiari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Agintzea argitara dadila «Unibertsitate-masterra: Arkitektura» Euskal Herriko Unibertsitateko masterraren ikasketa-plana, ebazpen honen eranskinean zehazten den bezala. Oraingo ebazpen honen bidez, beraz, masterraren aurreko ikasketa-plana aldatzen da. Hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2015eko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean 2015eko abenduaren 12an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2015eko azaroaren 26an.
Ikasketa-planaren aldaketa 2017/2018ko ikasturtetik aurrera hasiko da ondorioak sortzen.
Leioa, 2017ko azaroaren 6a.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA.
Eskuordetzeaz (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).
Graduko eta Graduondo Ikasketen arloko errektoreordea,
ARACELI GARÍN MARTÍN.