EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2017012

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Gobernantza eta Politika Ikasketak» tituluko ikasketa planean egindako aldaketak argitaratzeko agindua emateko dena.

Xedapenaren data: 2017-11-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201800236
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2011/12/21ean argitaratutako 2011/09/20ko EBAZPENA aldatzen du [201106124]

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan, 28. artikuluan, zehaztuta dago prozedura egiaztatuta dauden ikasketa planak aldatzeko; bestalde, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (UNIBASQ) komunikazioa igorri du adieraziz onartzen dituela «Unibertsitate masterra: Gobernantza eta Politika Ikasketak» ikasketetako planean egindako aldaketak (Ikasketa plan hori Ministroen Kontseiluak 2011ko uztailaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez ezarri, eta 2011ko abuztuaren 4ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zen Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2011ko uztailaren 11n emandako Ebazpenari jarraituz). Horrela, bada, horri guztiari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Agindua ematea argitara dadin «Unibertsitate masterra: Gobernantza eta Politika Ikasketak» Euskal Herriko Unibertsitateko masterraren ikasketa planaren aldaketa, ebazpen honen eranskinean zehazten den bezala. Oraingo ebazpen honen bidez, beraz, masterraren aurreko ikasketa plana aldatzen da. Hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen, Estatuko Buletin Ofizialean, 2011ko abenduaren 19an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2011ko abenduaren 21ean.
Ikasketa planaren aldaketa 2017-2018 ikasturtetik aurrera hasiko da ondorioak sortzen.
Leioa, 2017ko azaroaren 6a.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA.
Eskuordetzez (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA)
Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,
ARACELI GARÍN MARTÍN.