EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2017012

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Multimedia Komunikazioa Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea - EITB» tituluko ikasketa planean egindako aldaketak argitaratzeko agindua emateko dena.

Xedapenaren data: 2017-11-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201800232
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2011/09/26an argitaratutako 2011/05/31ko EBAZPENA aldatzen du [201104672]
  • Ikus 2014/10/09an argitaratutako 2014/09/01eko EBAZPENA [201404201]
  • Ikus 2016/06/01ean argitaratutako 2016/05/18ko EBAZPENA [201602343]

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan, 28. artikuluan, zehaztuta dago prozedura egiaztatuta dauden ikasketa planak aldatzeko; bestalde, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (Unibasq) komunikazioa igorri du adieraziz onartzen dituela «Unibertsitate masterra: Multimedia Komunikazioa Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea - EITB» ikasketetako planean egindako aldaketak (Ikasketa plan hori Ministroen Kontseiluak 2011ko otsailaren 11n hartutako Erabakiaren bidez ezarri, eta 2011ko martxoaren 16ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zen Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2011ko otsailaren 25ean emandako erabakiari jarraituz); zuzenketak argitaratu ziren ondoren, 2015eko martxoaren 26ko Estatuko Buletin Ofizialean. Horrela, bada, horri guztiari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Agindua ematea argitara dadin «Unibertsitate masterra: Multimedia Komunikazioa Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea - EITB» Euskal Herriko Unibertsitateko masterraren ikasketa planaren aldaketa, ebazpen honen eranskinean zehazten den bezala. Oraingo ebazpen honen bidez, beraz, masterraren aurreko ikasketa plana aldatzen da. Hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2011ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen, Estatuko Buletin Ofizialean, 2011ko abuztuaren 20an eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko irailaren 26an. Geroago, huts-zuzenketa batek aldatu zuen 2014ko urriaren 18ko Estatuko Buletin Ofizialean eta 2014ko urriaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta, azkenik, beste huts-zuzenketa batek aldatu zuen 2016ko uztailaren 8ko Estatuko Buletin Ofizialean eta 2016ko ekainaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Ikasketa planaren aldaketa 2017-2018 ikasturtetik aurrera hasiko da ondorioak sortzen.
Leioa, 2017ko azaroaren 6a.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA.
Eskuordetzez (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).
Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,
ARACELI GARÍN MARTÍN.