EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2017012

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, zeinaren bidez agintzen baita «Unibertsitate masterra: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua» tituluko ikasketa-planean egindako aldaketak argitaratzeko.

Xedapenaren data: 2017-11-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201800231
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2011/09/26an argitaratutako 2011/05/31ko EBAZPENA aldatzen du [201104666]
  • Ikus 2015/01/27an argitaratutako 2014/12/10reko EBAZPENA [201500398]
  • Ikus 2016/06/02an argitaratutako 2016/05/18ko EBAZPENA [201602370]

Prozedura egiaztatuta daukaten ikasketa-planak aldatzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 28. Artikuluan ezarrita dagoenez, eta Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren komunikazioa jaso ondoren (non onartzen baitira «Unibertsitate masterra: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua» ikasketa-planean egindako aldaketak; titulu ofizial hura Ministroen Kontseiluak 2011ko otsailaren 11n hartutako akordioaren bidez ezarri zen, eta 2011ko martxoaren 16ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2011ko otsailaren 25ean emandako erabakiari jarraituz). Ondoren, zuzenketak argitaratu ziren, 2015eko martxoaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofizialean. Horrela, bada, horri guztiari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Agintzea argitara dadin «Unibertsitate masterra: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua» Euskal Herriko Unibertsitateko masterraren ikasketa-plana, ebazpen honen eranskinean zehazten den bezala. Oraingo erabaki honen bidez, beraz, masterraren aurreko ikasketa-plana aldatuta geratzen da. Ikasketa-plan hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2011ko maiatzaren 31ko Erabakiaren bidez argitaratu zen, Estatuko Aldizkari Ofizialean 2011ko abuztuaren 20an eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko irailaren 26an. Geroago, berriro ere aldatu zen, eta aldaketa hura 2015eko urtarrilaren 26ko Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta 2015eko urtarrilaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Azkenik, huts-zuzenketa batek ere aldatu zuen, 2016ko ekainaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofizialean eta 2016ko ekainaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zena.
Ikasketa-planaren aldaketak 2017/2018 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.
Leioa, 2017ko azaroaren 6a.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA.
Eskuordetzeaz (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).
Graduko eta Graduondo Ikasketen arloko errektoreordea,
ARACELI GARÍN MARTÍN.