EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2017009

AGINDUA, 2017ko azaroaren 27koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita «Fundación Orienta Zaitez Fundazioa»ren eraketa.

Xedapenaren data: 2017-11-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201800144
Maila: Agindua
Ikusi da «Fundación Orienta Zaitez Fundazioa»ren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2017ko urriaren 25ean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskaera bat sartu zen, «Fundación Orienta Zaitez Fundazioa»ren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazio hori hauek sortu zuten: Francisco Javier Sánchez Marcos jaunak, Irene Urízar Sánchez andreak eta «Universitario Vasco Navarro, S.L.» pertsona bakarreko sozietateak. Eskaerari espedienteko agiriak erantsi zaizkio.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak 2017ko azaroaren 24an aldeko txostena eman du fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari buruz eta haren bideragarritasun ekonomikoari buruz.
Hirugarrena.– Fundazioaren estatutuen 3. artikuluan jasotakoaren arabera, fundazioaren xedea gazteak laneratzea da, orientazioaren bidez.
Fundazioak modu globalean heldu nahi dio Europar Batasunaren barruko iraultza digitalak dakarren aukera apartari; izan ere, ez dago eskakizun digital berrietara egokitutako prestakuntza formalik, eta enpresek ezin dute aurkitu munduko merkatu digitalaren aukera eta behar berrien arloan prestakuntza egokia duen langilerik.
Helburu horiek betetzeko, fundazioak jarduera zehatzak egingo ditu; hauek dira garrantzitsuenak eta behinenak:
– Hitzaldiak, foroak eta biltzarrak egitea.
– Erakundeekin eta enpresekin eginiko hitzarmenetan formalizatutako enplegu-programa espezifikoak.
– Gazteen laneratzea erraztuko duten garapen digital eta ikus-entzunezkoak eta argitalpenak.
– Fundazioaren helburuak erraztuko dituzten funtsak biltzeko beharrezkoak diren ekintzak."
Laugarrena.– Estatutuen 5. eta 6. artikuluek diotenez, fundazioaren egoitza Bilbon dago (Recalde zumarkalea 27, 2. solairua, 2. bulegoa), eta fundazioak gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.
Bosgarrena.– Francisco Javier Sánchez Marcos jaunak 50.000 euroko ekarpena egin du, fundazioaren hasierako zuzkidura gisa. Agiri bidez jasota geratu da ekarpen hori egin dela erregistro-inskripzioaren espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 37.1.c) artikuluak. Erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak onartu du.
Seigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatu, administratu eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.
Zazpigarrena.– Patronatuko kideak, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hasieran hauek izango dira (2020ko irailaren 26ra arteko iraupena izango dute karguok, eta berriz aukeratu ahal izango dira iraupen bereko beste aldi batzuetarako):
– Lehendakaria: Francisco Javier Sánchez Marcos jauna.
– Idazkaria: Irene Urízar Sánchez andrea.
– Diruzaina: «Universitario Vasco Navarro, S.L.» pertsona bakarreko sozietatea, María Asunción Calviño Cacheda andreak ordezkatuta.
Izendatutako guztiek onartu dituzte karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluak ezarritako moduetako batean.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena; honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Bigarrena.– Hartarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legearen 7.etik 12.erako eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikatzekoak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.
Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea –egun honetan eta F-429 erregistro-zenbakiarekin–: Bilboko (Bizkaia) «Fundación Orienta Zaitez Fundazioa»ren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Kide horiek zazpigarren aurrekarian agertzen dira, eta denek ere espresuki onartu dituzte euren karguak, betiere 2017ko irailaren 26an Francisco Javier Oñate Cuadros notarioaren aurrean egiletsitako eraketa-eskritura publikoan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz (protokolo zk.: 1.823).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 27a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.