EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017008

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita «Donostiako portuan segurtasun- eta zaintza-zerbitzua» xede duen kontratuaren lizitazioa (DEI/013SV/2017).

Xedapenaren data: 2017-12-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201800130
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate adjudikatzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: DEI/013SV/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Deskribapena: Donostiako portuan segurtasun- eta zaintza-zerbitzua eskaintzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete, kontratua formalizatu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera.
3.– Izapideak, eta adjudikatzeko prozedura eta modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: esleitzeko hainbat irizpide daude.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua zortziehun eta hamar mila eta zazpiehun (810.700,00) eurokoa da, BEZa barne.
5.– Bermea.
a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
b) Behin betikoa: adjudikazio-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Lakua I – 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 99 91.
e) Telefaxa: 945 01 82 52.
f) Kontratatzailearen profileko Internet helbidea: www.contratacion.info o www.euskadi.eus/contratacion
g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko otsailaren 5a, 12:00ak.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 29.2 puntuan adierazitakoak.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulako 29.2 eta 37. puntuak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko otsailaren 6a, 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus pleguak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.
c.1.– Modu elektronikoan lizitatu nahi izanez gero, eskabideak edo eskaintzak webgune hauen bitartez aurkez daitezke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paper bidez lizitatuz gero:
1) Entitatea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
2) Helbidea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Erregistroan eskura aurkeztu beharko dira (Donostia kalea 1, Lakua I, 5. Solairua, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren eraikina); bestela, postaz bidali beharko dira, aurkezteko epearen barruan, posta-bulegoan zer egunetan jarri den justifikatuta; eta kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez, egun berean, eskaintza bidali dela. Bi baldintzak bete ezean, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.
3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez dago halakorik.
f) Prozedura mugatua izanez gero, zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (gehienekoa eta gutxienekoa): ez.
9.– Esleitzeko irizpideak.
– Eskaintza ekonomikoa: 70 puntu, gehienez.
– Lan-programa: 30 puntu, gehienez ere (ikus administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulako 30.2.b puntua, baloratuko diren alderdiak nola banatuko diren jakiteko)
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza.
b) Helbidea: Lakua II eraikineko 1. aretoa. Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna eta ordua:
– «C» gutun-azala: 2018ko otsailaren 15a, 12:00etan.
– «B» gutun-azala: 2018ko martxoaren 6a, 12:00etan.
11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri dira.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): 2017ko abenduaren 21a.
14.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.info o www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 27a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.