EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017008

IRAGARKIA, Bilboko Udal Etxebizitzak toki-erakunde autonomoaren 2017ko lan-eskaintza publikoari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-12-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201800123
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bateginak –urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia– hauxe dio 70. artikuluan: «Giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, enplegu publikoaren eskaintza egin behar da, edo langile-beharrizanak betetzeko antzeko beste kudeaketa-tresnaren bat erabili behar da; horretarako, beharrezkoa izango da sortutako plaza horiek betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea».
Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluak, bera aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legean jasotako testuan, hauxe adierazten du: «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».
Agindu horiek betetzeko, Bilboko Udal Etxebizitzak toki-erakunde autonomoaren Zuzendaritza Kontseiluak, 2017ko abenduaren 13an eginiko saioan, onartu egin zuen, besteak beste, Bilboko Udal Etxebizitzak toki-erakunde autonomoaren 2017ko Enplegu Publikorako Eskaintza, jarraian adierazten diren postu hutsak jasotzen dituena. Postuok betetzeko, barne-sustapeneko prozedura abiaraziko da, lan-hitzarmeneko 4. artikuluaren («Postu hutsak, igoerak eta langile berriak») 2. puntuarekin bat eginik.
– Erkidegoetako administraria, 2. HE nahitaezkoa (2002-06-12). 19. maila. 3. taldea.
– Erkidegoetako administraria, 2. HE nahitaezkoa (2002-12-13). 19. maila. 3. taldea.
– Informazio, erregistro eta artxiboko administraria, 2. HE nahitaezkoa (1998-01-20). 18. maila. 3. taldea.
– Esleipeneko administraria, 2. HE nahitaezkoa (2014-10-10). 18. maila. 3. taldea.
Dagokion deialdian zehaztuko dira eskainitako postuok eskuratu ahal izateko prozedura eta eskakizunak.
Bilbao, 2017ko abenduaren 19a.
Zuzendari orokorra,
EIDER BILBAO ALDAYTURRIAGA.