EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017007

142/2017 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Gizarte Langintza Gradu tituluko ikasleek curriculum-praktika akademikoak egiteko.

Xedapenaren zenbakia: 201700142
Xedapenaren data: 2017-12-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201800102
Maila: Ebazpena
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lankidetza-hitzarmen hori sinatu du; beraz, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Gizarte Langintza Gradu tituluko ikasleek curriculum-praktika akademikoak egiteko Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena. Eranskinean dago testua.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 29a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 29KOA 142/2017 EBAZPENARENA
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA, GIZARTE LANGINTZA GRADU TITULUKO IKASLEEK CURRICULUM-PRAKTIKA AKADEMIKOAK EGITEKO
Vitoria-Gasteizen, 2017ko urriaren 10ean.
BILDURIK
Alde batetik, Amaia Inza Bartolome andrea, Arabako Ataleko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearen lehenengo dekanordea, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (aurrerantzean, UPV/EHU) ordezkatuz, indarrean den Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Araudian ezarritakoari jarraikiz.
Bestetik, María Jesús Carmen San José López andrea, Lan eta Justiziako sailburua, lehendakariaren azaroaren 26ko 36/2016 Dekretuaren bidez izendatua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 16. artikuluaren arabera Lan eta Justizia Sailari dagozkion egitekoak betez.
Hezkuntza-lankidetzarako hitzarmen hau izenpetzeko legez behar den gaitasuna elkarri onartuta
ADIERAZI DUTE:
Lehenengoa.– UPV/EHUren helburuetako bat da «Kalitatezko goi-mailako irakaskuntza eskaintzea, ikasleen prestakuntza osorako eta lanerako beharko dituzten gaitasunak ziurtatzeko».
Bigarrena.– Erakunde laguntzaileak bere egiteko soziala babesaren eta gizarte ongizatearen eremuan garatzen du, Gizarte Langintzako Gradu titulazioko ikasleen prestakuntza ahalbidetuz.
Hirugarrena.– Kanpoko praktika akademikoak ikasleen prestakuntzara bideratutako jarduerak dira, UPV/EHUk gainbegiratzen dituenak, eta helburutzat dute aukera ematea ikasleei prestakuntza akademikoan eskuratu dituzten ezagutzak aplikatu eta osatzeko, beharrezko gaitasunak eskura ditzaten lan munduan aritzeko, lana bilatzeko eta beren ekiteko gaitasuna areagotzeko.
Laugarrena.– Zehazki, curriculum-praktikak Gizarte Langintza Gradu tituluaren Ikasketa Planaren barneko jarduera akademikotzat hartzen dira.
Bosgarrena.– UPV/EHUk Gizarte Langintza Graduaren titulazioa eskaintzen du, eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuaren Auzitegi Psikiatriako Ataletako Osoko Auzitegi Baloraziorako Unitateek, bai eta Talde Psikosozial Judizialak ere (Lan eta Justizia Sailari atxikia), beren jarduera antzeko sektore batean garatzen dute.
Seigarrena.– Unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituen azaroaren 18ko 1707/2011 Errege Dekretuan eta UPV/EHUko Antolamendu Akademikorako errektoreordearen 2012ko urriaren 16ko Ebazpenenean xedatutakoarekin bat, ebazpen horretan argitaratzen baita Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Araudia, zeina Gobernu Kontseiluak 2012ko irailaren 27an onartu baitzuen, kanpoko praktika akademikoak egiteko, hezkuntzako lankidetza-hitzarmenak izenpetuko ditu UPV/EHUk erakunde laguntzaileekin.
Adierazitakoagatik, bi aldeek
ADOSTU DUTE:
Bakarra.– Hezkuntza Lankidetzarako hitzarmen hau izenpetzea, honako klausula hauen arabera:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Helburua.
Hezkuntza Lankidetzarako hitzarmen honen helburua da UPV/EHUko Gizarte Langintzan gradu tituluko ikasleek aipatutako erakunde laguntzailean egingo dituzten curriculum-praktika akademikoak arautzea, azaroaren 18ko 1707/2011 Errege Dekretuarekin eta UPV/EHUko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Araudiarekin bat etorriz.
Bigarrena.– Praktikak egitea, lekua eta programa.
Praktikak egiteko lekua hitzarmen honi erantsitako I. eranskinean adieraziko da.
Iraupena eta ordutegiak ezartzean, kontuan hartuko dira praktiken ezaugarriak eta erakundeak dituen aukerak, praktika-jarduerek ahalik eta eraginik txikiena izateko haren eguneroko lanean.
Dagokion ikasketa-planak ezarritakoa abiapuntutzat hartuta, irakasle-tutorearen ardura izango da, profesional-instruktorearekin koordinatuz, prestakuntza-proiektua egitea praktikak hasi aurretik.
Proiektu horrek honako datu hauek zehaztuko ditu:
– Zer ikasketari dagokion praktika.
– Praktikak egingo diren erakundea eta tokia.
– Ikasketa-tutorea.
– Erakundeko instruktorea.
– Praktiken Programaren arduraduna.
– Ikasleen zerrenda, hala dagokionean.
– Hezkuntza-helburuak eta jarduerak.
Ezin izango da praktikarik egin Justizia Administrazioaren Zuzendaritzaren berariazko baimenik gabe. Horretarako, praktika hasi aurretik, hitzarmen honi eransten zaion I. eranskina izapidetu beharko da, dagozkion datuak eta sinadurak behar bezala beteta.
Hirugarrena.– Harremana erakunde laguntzailearen eta ikaslearen artean.
1.– Kanpoko praktika akademikoen prestakuntza-xedea dela-eta, ez dute lan-harreman bati dagokion betebeharrik izango, eta ezin izango dira lanpostu bati loturiko lan-prestazio baten ordezkotzat hartu.
2.– Halaber, ikasketak amaitzean, ikaslea erakunde laguntzaileko plantillan sartuko balitz, praktiketan egondako denbora ez litzateke kontuan hartuko antzinatasuna aitortzeko xedearekin, eta ez luke probaldia ordezkatuko, dagokion hitzarmen kolektiboan bestelako baldintza bat berariaz adierazita dagoenean izan ezik.
Laugarrena.– Praktiketarako instruktorea.
1.– Erakunde laguntzaileak instruktore bat izendatuko du ikasle bakoitzarentzat, eta haren eginkizuna izango da prestakuntza-jarduerak antolatzea, Praktiken Programaren Arduradunaren oniritziarekin eta ikaslearen tutorearekin batera.
2.– Erakunde laguntzaileak izendatuko duen instruktorea erakundeari loturiko pertsona bat izango da, eta lan-esperientzia eta tutoretza eraginkor bat egiteko behar diren ezagutzak izango ditu. Instruktorea eta UPV/EHUren tutoretza-lanak egingo dituen pertsona ez dira bat eta bera izango.
3.– Instruktoreak Praktiken Programaren Arduradunaren adostasuna beharko du, eta «venia docendi»-aren aitortza adieraziko du, Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoak arautzen dituen UPV/EHUren Araudian finkatutako prozeduraren arabera gauzatuko dena.
Bosgarrena.– Instruktorearen eskubideak eta betebeharrak.
1.– Erakunde laguntzaileko instruktoreak eskubide hauek izango ditu:
a) Bere laguntza-lana aitortua izateko eskubidea, aurreko klausularen 3 zenbakian jasota dagoen moduan.
b) Kanpoko praktikak arautzen dituen araudiari eta haien Prestakuntza Proiektuari eta garapen-baldintzei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea.
c) UPV/EHUra jotzeko eskubidea, informazioa eta laguntza eskuratzeko bere eginkizunetarako.
d) UPV/EHU-instalazio eta -zerbitzuak erabiltzeko eskubidea (liburutegiak, mintegiak, etab.), bere etengabeko prestakuntzari begira.
2.– Gainera, betebehar hauek izango ditu:
a) Ikasleari harrera egitea eta egin beharreko jarduera Prestakuntza Proiektuan zehaztutakoaren arabera antolatzea.
b) Ikaslearen jarduerak gainbegiratzea eta praktikaren garapena bideratu eta kontrolatzea, elkarrekiko errespetuan oinarrituriko harreman baten bitartez eta ikaskuntzarekiko konpromisoarekin.
c) Bere erakundearen antolakuntza eta funtzionamendua azaltzea ikasleari, baita dagozkion araudiak ere, segurtasun eta lan-arriskuen arlokoak bereziki.
d) Hezkuntza-lankidetzarako hitzarmen honetan adierazitako jarduerak UPV/EHUko tutorearekin koordinatzea, praktika normaltasunez garatzeko behar diren aldaketak egitea prestakuntza-proiektuan, baita hori garatzean sor daitezkeen aparteko gorabeherak komunikatzea eta konpontzea edota azterketak egiteko baimenak kontrolatzea ere, beharrezkoa bada.
e) Amaierako txostena igortzea, UPV/EHUko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Araudiaren IV. eranskinean adierazten den ereduaren arabera.
f) Ikasleari praktikak egiteko behar duen informazio osagarria ematea.
g) Ikasleari praktika aurrera eramateko nahitaez beharko dituen baliabide materialak ematea.
h) Ikasleak berritzeko, hobetzeko eta ekiteko proposamenak egitea erraztea eta bultzatzea.
i) UPV/EHUko tutoreari erakunderako sarbidea erraztea, haren funtzioaren helburuak bete ahal ditzan.
j) Izapidetzearen ondorioz Ikasleari buruz ezagutzen duen informazioa Isilpean gordetzea.
k) Ikasleari laguntzea eta babesa ematea erakundean dagoen bitartean, ikasleak hor egiten dituen jardueretan izango dituen beharrizan profesionalei erantzuna emateko.
Seigarrena.– Ikasleen eskubideak eta betebeharrak.
1.– Kanpoko praktika akademikoetan, ikasleek eskubide hauek izango dituzte:
a) Praktikak iraun bitartean, unibertsitateko irakasle baten eta erakunde laguntzailean diharduen profesional baten tutoretza izateko eskubidea.
b) Ebaluaziorako eskubidea, Unibertsitateak zehazturiko irizpideen arabera.
c) Praktikak erakunde laguntzailean egingo ditu, eta horren txosten bat jasoko du; hor, egin duen jarduera, horren iraupena eta, Ikasleari dagokionez, errendimendua ere aipatuko dira; hori UPV/EHUko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Araudiaren IV. eranskinean adierazten den ereduaren arabera zehaztuko da.
d) Jabetza intelektual eta industrialerako eskubidea, arloan arloko legediak ezarritako moduan, ikasleak lagapen- edo transmisio-dokumentua izenpetu duenean izan ezik.
e) Segurtasun eta lan-arriskuen prebentziorako araudiari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea. Erakunde laguntzaileak eman beharko du informazio hori.
f) Beren jarduerak burutzeko eskubidea (arlo akademikoan, prestakuntza-arloan eta ordezkatze- eta parte-hartze mailan), jarduera horien berri emanez aldez aurretik erakunde laguntzaileari.
g) Ezintasunen bat duten ikasleen kasuan, praktikak besteen baldintza berberetan egiteko eskubidea: sarbiderako, informaziorako eta ebaluaziorako eskubidea.
h) Ezintasunen bat duten ikasleen kasuan, praktikak eta ezintasunetik eratorritako jarduerak eta egoera pertsonalak bateratzeko eskubidea.
2.– Era berean, kanpoko praktika akademikoak egin bitartean, betebehar hauek izango dituzte ikasleek:
a) Unibertsitateak kanpoko praktikak arautzeko indarrean duen araudia betetzea.
b) Praktiken prestakuntza-proiektua ezagutzea eta betetzea, aintzat harturik erakunde laguntzaileak izendaturiko instruktorearen oharrak, unibertsitateko tutorearen gainbegiradapean.
c) Praktika iraun bitartean, UPV/EHUko tutorearekin harremana izatea, eta bertan gerta daitekeen edozein gertakari jakinaraztea, eta tutoreari bitarteko segimendua egiteko dokumentuak eta txostenak eta amaierako memoria entregatzea.
d) Adostutako egunean praktikei ekitea erakunde laguntzailean, prestakuntza-proiektuan aurreikusitako ordutegia betetzea eta erakundearen funtzionamendurako, segurtasunerako eta laneko arriskuen prebentziorako arauak errespetatzea.
e) Prestakuntza-proiektua garatzea eta erakunde laguntzailearekin adostutako jarduerak egoki betetzea, proiektuan zehaztutako lan-lerroen arabera.
f) Praktiken amaierako txostena egitea.
g) Erakunde laguntzaileari buruzko informazioa isilpean gordetzea eta haren jardueren gaineko lanbide-sekretua mantentzea, praktikek iraun bitartean eta praktikak amaitu ondoren.
h) Errespetuz jokatzea erakunde laguntzailearen politikarekiko, UPV/EHUren ospea babestuz uneoro.
i) Indarrean dagoen araudian ezarritako beste betebeharrak kontuan hartzea.
3.– Aurreko atalean aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badira, aldez aurretik bertan behera utzi ahal izango da praktika. Horretarako, UPV/EHUk edo Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuaren Osoko Auzitegi Baloraziorako Unitateetako Auzitegiko Psikiatria Atalek eta Talde Psikosozial Judizialak hitzarmen honetan ezarritako jarraipen-batzordeari egoera jakinarazi beharko dio, eta horrek 10 eguneko epean (gehienez) ebatzi beharko du ea praktikak aldez aurretik hutsaltzea bidezkoa den.
4.– Ikasleak huts egin ahal izango du praktika azterketarik egin behar izanez gero, eta hiru egun lehenago emango dio horren berri instruktoreari. Arrazoi akademikoek edo beste era batekoek eragindako hutsegiteak lehenbailehen jakinarazi beharko zaizkio instruktoreari edo tutoreari, eta tutorearen baimena beharko dute, hala behar izanez gero.
Zazpigarrena.– Instalazioak eta baliabideak.
Erakunde laguntzaileak bere instalazioak eta baliabideak eskainiko ditu praktikak egiteko, eta zenbat ikasle har ditzakeen zehaztuko du.
Zortzigarrena.– Erantzukizunak eta aseguruak.
1.– UPV/EHUk aseguru-kontratu bat du, ikasleek praktiketan eragin ditzaketen kalteei aurre egiteko.
2.– Ez UPV/EHU ez ikasleak ez dira izango erantzuleak kalteak erakundeko instruktoreak emandako argibide edo agindu baten ondorio badira, eta argibide edo agindu hori ez baldin bada praktiken jardueren programan agertzen.
3.– Praktikak egiteko, nahitaezkoa izango da 28 urtetik gorako ikasleek aseguru-kontratu bat sinatzea. Aseguru osagarri hori UPV/EHUko hitzartuta duen CUM LAUDE istripuen aseguru-kontratu kolektiboa izan daiteke, edo edozein erakundek eskaintzen duen aseguru bat, gutxienez UPV/EHUk (CUM LAUDE) eskaintzen dituen kontzeptuak barnean hartzen dituen. Ikasleak egoki ikusten badu, aseguru-kontratu hori sina dezake, osagarri modura, aipatutako adinera iritsi aurretik.
4.– UPV/EHUrekin hitzarmena duten atzerriko unibertsitateetatik datozen eta praktikak erakundean egiten dituzten ikasleek ere istripuen aseguru-kontratu bat izan beharko dute sinatuta, gutxienez CUM LAUDEk barnean hartzen dituen kontzeptuak jasoko dituena.
Bederatzigarrena.– Diru-laguntza.
Ikasleek ez dute inolako dirurik jasoko praktikak egitearen truke. Kanpoko praktika egiteak ikasleentzako diru-laguntza jasotzen badu ere, erakundeak araututa eta indarrean dauden betebehar fiskalak bete beharko ditu.
Hamargarrena.– Laneko eta praktiketako jardunaldia.
Praktikak ez du oztopatuko eguneroko laneko jardunaldia, ezta guardiako funtsezko zerbitzua eskaintzea ere.
Hamaikagarrena.– Ikasleen datuak babestea.
Praktikak erakundean egiten dituzten ikasleen datuak hitzarmen honetan ezarritako helburuetarako erabiliko dira soil-soilik.
Hamabigarrena.– UPV/EHUren beste konpromiso batzuk.
1.– Aurretik aipatutakoen kalte gabe, UPV/EHUk bere gain hartzen ditu konpromiso hauek ikasleei dagokienez:
a) Ikasleei azaltzea zertan eragiten dien hitzarmen honek.
b) Ikasleek hitzarmen honek ezartzen dizkien betebeharrak onartzea, baita aplika daitekeen araudia ere.
c) Ikasleek beren datuen erabilera espresuki onartzea, aurreko Klausulan ezarritako xedeetarako.
2.– Aurretik esandakoaren ondorioz, UPV/EHUko ikasle bakoitzak sinatutako dokumentuaren kopia bat (II. Eranskina) emango dio erakunde laguntzaileari.
Hamahirugarrena.– Jarraipen Batzordea.
1.– Jarraipen Batzorde bat eratu daiteke, Gizarte Langintzako Eskola Unibertsitateko bi ordezkarik eta erakunde laguntzailearen beste bi kidek osatuta. Horren egitekoa izango da praktikak egitean edo hitzarmena betetzean sor daitezken gorabeherei buruzko erabakiak hartzea.
2.– Batzorde hori eratzean, sinatzaileak batzordeburu izango dira txandaka, eta UPV/EHUri egokituko zaio hasierako txanda.
Hamalaugarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.
1.– Hitzarmen honek lau urteko indarraldia izango du, epe hori amaitzean, aho batez luzatu ahalko da, urtebeteko aldietan, gehigarrizko lau urterako.
2.– Dena dela, alde sinatzaileetako edozeinek haren amaiera eskatu ahal izango du, eskaera hori hitzartutakoak ondoriorik ez izatea nahi den ikasturtearen aurreko ikasturteko martxoa baino lehen eginez gero.
3.– Hitzarmenaren amaiera idatziz eskatuko da, eta ez du inolako eraginik izango jada abian dauden praktiken garapenean, seigarren klausulan praktikak aldez aurretik bertan behera uzteari dagokionez ezarritakoaren kalterik gabe.
Eta aurrekoarekin ados daudela adierazteko, hezkuntza-lankidetzarako hitzarmen honen bi kopia sinatu dituzte aldeek, goiburuan adierazitako lekuan eta datan.
UPV/EHU-ren izenean, (Sinadura eta zigilua).
Lan eta Justizia Sailaren izenean, (Sinadura eta zigilua).
HITZARMENAREN ERANSKINA
PRESTAKUNTZAKO, IRAKASKUNTZAKO ETA IKERKETAKO JARDUERAK LANTOKIETAN
GIZARTE LAGUNTZA GRADUAREN TITULAZIOKO IKASLEEK KANPOKO CURRICULUM-PRAKTIKA AKADEMIKOAK EGITEKO, LAN ETA JUSTIZIA SAILAREN BITARTEZ EGINIKO EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ETA EUSKAL AUTONONIA ERKIDEGOAREN ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ARTEKO HEZKUNTZA-LANKIDETZAKO HITZARMENAREN ERANSKINA
2017ko xxxxxaren xx(e)(a)n izenpetutako Hitzarmenaren bigarren klausula betetzeko, honako datu hauek formalizatu behar dira.
Ikasturtea 201 / 201
Praktiken lekua: Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua.
Prestakuntzako/ Ikerketako jarduera:
Ikasleen zerrenda:
Eranskin honetan ikasle biltzen dira.
Jardueraren Arduraduna:
1.– Programatutako prestakuntzako/irakaskuntzako/ikerketako jarduerak lantokiaren lokaletan garatzeak ez dakar lantokiarekiko inongo lan-harremanik.
2.– Ikasleek ez dute inongo diru-kopururik jasoko prestakuntza-jarduerak lantokian garatzeagatik.
3.– ikasleek laneko segurtasun eta higienearen arloko eta Prebentzio Planeko legedi aplikagarria bete beharko dute.
4.– Lantokian edo bertako bidean istripuren bat gertatuz gero, Eskolako Aseguruaren arabera jasoko da.
5.– Lantokiko materialean erabilera desegokiagatik eragindako kalteak Eskolako Aseguruaren Erantzukizun Zibilari egotziko zaizkio.