EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2017006

138/2017 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, argitara ematen duena Gobernu Kontseiluak erabaki duela baimena ematea Euskal Trenbide Sareari egindako gomendioa aldatzeko, Euskal Trenbide Sarearen Herrerako geltokitik Pasaiako Trintxerpe barrutirainoko oinezkoentzako eta bizikletetarako konexio-bide bat eraikitzeko.

Xedapenaren zenbakia: 201700138
Xedapenaren data: 2017-12-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201800092
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/06/06an argitaratutako 2016/05/19ko 201600051 EBAZPENA aldatzen du

2017ko abenduaren 26ko bileran, Gobernu Kontseiluak erabaki zuen baimena ematea Euskal Trenbide Sareari egindako gomendioa aldatzeko, oinezkoentzako eta bizikletetarako konexio-bide bat eraikitzeko Euskal Trenbide Sarearen Herrerako geltokia Pasaiako udalerriko Trintxerpe barrutiarekin lotzeko. Horrenbestez, erabaki horri publikotasuna emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Erabakiaren testua argitaratzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian; erabaki horren bidez baimena ematen da Euskal Trenbide Sarearen gomendioa aldatzeko, oinezkoentzako eta bizikletetarako konexio-bide bat eraikitzeko Euskal Trenbide Sarearen Herrerako geltokia Pasaiako udalerriko Trintxerpe barrutiarekin lotzeko (ikusi eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 28a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 28KO 138/2017 EBAZPENARENA
Euskal Trenbide Sarearen gomendioa aldatzeko erabakia, oinezkoentzako eta bizikletetarako konexio-bide bat eraikitzeko Euskal Trenbide Sarearen Herrerako geltokitik Pasaiako Trintxerpe barrutiraino.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 7. artikuluak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.
Bestalde, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen guztiak betetzea garraio-azpiegituretako obrak landu, zuzendu, ikuskatu eta exekutatzeko arloan, baita obra-proiektuak onartzea ere. Hala xedatzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 22.1.b) artikuluan.
Pasaiako Trintxerpe auzotik Herrerako geltokira bitarteko konexio-bidea eta sarbideak hobetze aldera, eta, hartara, Lasarte-Hendaia lineako Loiola-Herrera zatiko obrak bukatu ondoren hartutako konpromisoa beteko, honako hitzarmen hau izapidetu da 2016ko maiatzaren 12an: «Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Pasaiako Portu Agintaritzaren artekoa, helburu duena portu-hiri harremana hobetzea eta haien ingurunean hiria bere onera ekartzea oinezkoentzako eta bizikletetarako konexio-bide bat eginez Euskal Trenbide Sarearen Herrerako geltokia Pasaiako udalerriko Trintxerpe barrutiarekin lotzeko». Hitzarmen horretako obren bidez, trenbide-garraiorako sarbideak hobetuko dira, eta Herrerako geltokiak hartzen duen bidaiari-kopurua eta garraio publiko jasangarria erabiltzen dutenena handituko da.
Hortaz, behin proiektu hori egin beharra azalarazita, 2016ko maiatzaren 17ko bileran, Gobernu Kontseiluak Euskal Trenbide Sarearen gomendio utzi zuen Euskal Trenbide Sarearen Herrerako geltokitik Pasaiako Trintxerpe barrutirainoko oinezkoentzako eta bizikletetarako konexio-bide bat eraikitzea, 2016ko maiatzaren 12ko lan-hitzarmena oinarritzat hartuta eta Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5.4 artikuluaren babespean, non ente horren helburuen artean honako hau jasotzen baita:«Jaurlaritzak haren gain uzten duen eta, zuzenean edo zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu eta administratzearekin zerikusia duen beste edozein eginkizun, eta, bereziki, hauek: azterlan eta proiektuak idaztearekin zerikusia duten eginkizunak, eta trenbide-garraioko politikari, telekomunikazio-zerbitzuei eta gune publikoen erabilerari atxikita dauden azpiegituren kudeaketari dagozkion eginkizunak, zein ere den kudeaketa horretarako erabiltzen den negozio juridikoa, beti ere zuzenbidean onartzen direnetakoa bada»; trenbide-garraioko azpiegituratzat hartuko dira Batzordearen ekainaren 9ko 851/2006 Erregelamenduko I. eranskinean bildutakoak, eta, han, berariaz aipatzen dira ibiltokiak eta sarbideak.
2016ko maiatzaren 17an onartutako gomendioaren hirugarren apartatuan jasotako jarduketetarako aurreikusi zen gutxi gorabeherako kostua bost milioi eta bostehun mila eurokoa da, kontzeptu eta urteko kuota hauek oinarritzat hartuta:
ETSaren Herrerako geltokia eta Pasaiako Trintxerpeko barrutia lotzeko oinezkoentzako eta bizikletetarako konexio-bidea egiteko obren garapenean beharrezkoa da hasieran aurreikusitako urteko kuotak aldatzea, adostutako aurrekontuen banaketa egokitu behar baita lanen exekuzio-mailaren arabera. Azaldutako guztia Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak egindako oharrei jarraituz erabaki da. Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak proposatuta, eta horretaz eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak hau
ERABAKITZEN DU:
Lehenengoa.– 4.– Obren finantzazioa deritzon puntua aldatzea, Euskal Trenbide Sarearen gomendioan, zeina 2016ko maiatzaren 17an onartu baitzen oinezkoentzako eta bizikletetarako konexio-bide bat eraikitzeko Euskal Trenbide Sarearen Herrerako geltokitik Pasaiako Trintxerpe barrutiraino.
Bigarrena.– Erabaki honen eranskinean jasota daude aipatutako gomendio hori egiteko baldintza zehatzak.
Hirugarrena.– Gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
ERABAKIAREN ERANSKINA
4.– Obren finantzazioa.
Enkargu honen hirugarren apartatutan zehaztutako obretarako aurreikusitako kostua bost milioi bostehun mila eurokoa (5.500.000 euro) izango da, barnean hartuta obraren exekuzioa eta behar den laguntza teknikoa, betiere aipatutako hitzarmenaren hirugarren klausulako laugarren puntuan ezarritakoari jarraituz, eta honako kontzeptu eta urteko kuotak oinarritzat hartuta:
Lan horietan aldaketarik izanez gero eta aldaketok zenbateko hori handitzea ekarriz gero, gomendio hau ere aldatu beharko da, Euskal Trenbide Sareak lanen aldaketei oniritzia eman baino lehen.
Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari.