EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017005

1501/2017 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenean dauden zenbait akats. Ebazpen haren bidez, deialdia egiten da zehazten diren osasun-zerbitzuetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldearen (lanpostu funtzional hauek izan ezik: fakultatibo espezialista familia medikua-LMAT eta fakultatibo espezialista pediatriako medikua-LMAT) lekualdatze-lehiaketarako.

Xedapenaren zenbakia: 201701501
Xedapenaren data: 2017-12-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201800076
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/11/30rean argitaratutako 2017/11/10reko 201701398 EBAZPENA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan akatsak edo omisioak antzemanez gero, maila bereko xedapen bidez zuzenduko dira, testuingurutik argi ondorioztatu ezin direnean eta zuzenketa horiek dokumentuaren eduki edo zentzuaren benetako edo itxurazko aldaketa dakarrenean.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenean (2017ko azaroaren 30eko EHAA, 229. zk.) zenbait akats ikusi dira eta akats haiei aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatu behar zaie.
Horregatik guztiagatik, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zuzentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpena, zeinaren bitartez deialdia egin baita Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa egiteko (lanpostu funtzional hauek izan ezik: Fakultatibo espezialista familia-medikua LMAT eta Fakultatibo espezialista pediatriako medikua LMAT). Lekualdatze horiek I., II. eta III. eranskinetan zehazten dira, FE Barne-medikuntzaren kategoriari dagokionez.
I. ERANSKINA
Honela dioen tokian:
«Kategoria: F. E. Barne Medikuntzako Medikua
Lanpostu funtzionala: F. E. Barne Medikuntzako Medikua»
Honela esan behar du:
«Kategoria: F. E. Barne Medikuntzako Medikua
Lanpostu funtzionala: F. E. Barne Medikuntzako Medikua»
II. ERANSKINA
Honela dioen tokian:
«Kategoria: F. E. Barne Medikuntzako Medikua
Lanpostu funtzionala: F. E. Barne Medikuntzako Medikua
Ezagutza espezifikoak: Gaixotasun Autoimmuneak»
«Ezagutza espezifikoak: Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza»
Honela esan behar du:
«Kategoria: F. E. Barne Medikuntzako Medikua
Lanpostu funtzionala: F. E. Barne Medikuntzako Medikua
Ezagutza espezifikoak: Gaixotasun Autoimmuneak»
III. ERANSKINA
Honela dioen tokian:
«Kategoria: F. E. Barne Medikuntzako Medikua
Lanpostu funtzionala: F. E. Barne Medikuntzako Medikua
Ezagutza espezifikoak: Gaixotasun Autoimmuneak
– Prestakuntza eta 3 urteko esperientzia Gaixotasun Autoimmuneen Unitatean
– Esperientzia espezifikoa beste espezialitateekin egindako diziplinarteko kontsultetan»
«Ezagutza espezifikoak: Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza
– 2 urteko eskarmentua Ebidentzian Oinarritutako Medikuntzaren (EOM) metodologiaren erabilpenean eta EOMaren erabilera klinikoan oinarritutako proiektu eta protokoloak kronikotasunaren, eriondoaren eta integrazioaren arloetan aplikatzeari dagokionez»
Honela esan behar du:
«Kategoria: F. E. Barne Medikuntzako Medikua
Lanpostu funtzionala: F. E. Barne Medikuntzako Medikua
Ezagutza espezifikoak: Gaixotasun Autoimmuneak
– Prestakuntza eta 3 urteko esperientzia Gaixotasun Autoimmuneen Unitatean
– Esperientzia espezifikoa beste espezialitateekin egindako diziplinarteko kontsultetan»
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren 2017ko lekualdatze-lehiaketako web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Beste ekintzetan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenean ezarritakoa mantentzen da.
Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoa betetzeko, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 11
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.