EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018004

1/2018 DEKRETUA, urtarrilaren 2koa, lehendakariarena, Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201800001
Xedapenaren data: 2018-01-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201800056
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/11/18an argitaratutako 2014/11/10reko 201400022 DEKRETUA

Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da ordezkaritza handiena duten enpresen konfederazioek batzordean dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordeko kideen agintaldia lau urterako izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.
Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, organizazio, entitate eta elkarteek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.
Aipatutako legearen 5. artikuluan 7.az ezarritakoa betetzeko, Confederación Empresarial Vasca Confebask-ek lehendakariaren azaroaren 10eko 22/2014 Dekretuaren bitartez izendatutako ordezko kide bat aldatu du eta beste aukeraketa bat egin du hori ordezteko.
Horren ondorioz, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Silvia Ara Quincoces andrea Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Confederación Empresarial Vasca Confebask-ek aukeratu ondoren, Jon Bilbao Saralegui jaunaren ordez.
2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko urtarrilaren 2an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.