EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2017003

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Urdulizko Ospitalea monitore desfibriladore ekipoez hornitzeko» kontratazio-espedienteari dagokion lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-12-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201800054
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak:
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea, 45 – 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Posta elektronikoa: contrata@osakidetza.eus. Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.osakidetza.euskadi.eus
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea, 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Espediente zenbakia: G/130/20/0/1841/O441/0000/122017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: hornidurak.
b) Deskribapena: Urdulizko Ospitalea monitore desfibriladore ekipoez hornitzea.
c) Loteak eta kopurua: bai/bakarra.
d) Gauzatu eta entregatzeko lekua: Urdulizko Ospitalea.
e) Gauzatu eta entregatzeko epea: destinoko zentroak eskatuta eta, edonola ere, 2018ko lehenengo seihilekoa baino lehen.
f) Luzatzeko aukera: ez.
g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala dagokionean): ez.
h) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 33100000-1.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko irizpideak: administrazio klausula partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:
c.1.– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 49.
c.1.1.– Ezaugarri teknikoak: 40 puntu.
c.1.2.– Saldu osteko zerbitzua: 9 puntu.
c.2.– Formulen bidez ebaluatu beharreko irizpideak: % 51.
c.2.1.– Prezioa: 51 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 59.000,00 euro, BEZa kanpo.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 59.000,00 euro, BEZa kanpo.
6.– Bermeak: behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.
7.– Kontratugilearen berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta kaudimen tekniko edo profesionala Espainiako enpresentzat, Europar Batasuneko Estatu kideetako atzerriko enpresentzat eta Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako atzerriko enpresentzat.
b.1.– Ekonomia eta finantza kaudimena:
b.1.1.– Betekizunak: enpresa lizitatzaileek azken hiru urte bukatuetan negozio-bolumenik altuena izan duen urteko negozio-bolumena ziurtatu beharko dute, eta bolumen hori gutxienez lizitazioko oinarrizko aurrekontuaren zenbatekoari (BEZa kanpo) dagokiona izan beharko da.
b.1.2.– Agiriak eta/edo ziurtagiriak: urteko negozio-bolumena (zenbatekoa) onartutako eta Merkataritzaren Erregistroan jasotako urteko kontuen bidez egiaztatuko da, enpresaburua erregistro horretan inskribatuta balego eta, horrela ez balitz, inskribatuta egon behar den erregistro ofizialetan jasotakoen bidez. Merkataritzako Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresari indibidualek beren inbentarioen eta urteko kontu legeztatuen liburuekin egiaztatuko dute beren urteko bolumena.
b.2.– Kaudimen teknikoa edo profesionala:
b.2.1.– Betekizunak: enpresa lizitatzaileek azken 5 urteetan kontratuaren xede direnen antzekoak diren edo pareko ezaugarriak dituzten zerbitzuak egin izana ziurtatu beharko dute, eta zenbateko metatua lizitatzen den loteko lizitazioko oinarrizko aurrekontuaren zenbatekoa edo hori baino handiagoa izan beharko da.
b.2.2.– Agiriak eta/edo ziurtagiriak: azken bost urtean gauzatu diren eta lizitazio-kontratu honetakoen berdinak edo antzekoak izan diren hornikuntza nagusien zerrenda; bertan adieraziko dira haien zenbatekoa, datak eta hartzailea (publikoa zein pribatua). Hartzailea sektore publikoko erakundea denean, organo eskudunak jaulkitako edo ontzat emandako ziurtagiri bidez kreditatu beharko dira egindako hornidurak; hartzailea subjektu pribatu bat denean, berorrek emandako ziurtagiriaren bitartez, eta, halakorik ezean, enpresaburuaren adierazpen baten bidez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 22an, 13:00etan.
b) Aurkezteko era: administrazio klausula partikularren pleguan eskatutakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a puntua.
d) Prozedura mugatua izanez gero eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez dagokio.
e) Aldaerak onartzea: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi beharko dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen denetik kontatzen hasita; hamabost egun baliodun gehiagoz luzatu ahal izango da epe hori, SPKLTBaren 152.3 artikuluak aipatzen dituen izapideak egin beharra dagoenean (balio anormal edo neurrigabeak).
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2018ko urtarrilaren 29an, 12:45ean.
b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2018ko otsailaren 16an, 13:00etan.
10.– Publizitate gastuak: esleipendunaren kontura (466,14) euro.
11.– Iragarkia «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera» bidali den eguna (halakorik bada): ez dagokio.
12.– Bestelako informazioa: pleguetan. Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko web orria: www.osakidetza.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 18a.
Kontratazio Mahaiko ordezko presidentea,
ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.