EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2017002

AGINDUA, 2017ko abenduaren 26koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzeko dena.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-12-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201800033
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 1997/12/31n argitaratutako 1997/12/31ko AGINDUA aldatzen du [199706391]
  • Ikus 1998/03/06an argitaratutako 1998/02/24ko 199800030 DEKRETUA
  • 2015/03/20an argitaratutako 2015/03/12ko AGINDUA aldatzen du [201501334]
  • 2015/11/16an argitaratutako 2015/11/06ko AGINDUA aldatzen du [201504890]
  • 2017/04/07an argitaratutako 2017/03/30reko AGINDUA aldatzen du [201701810]

Herrizaingo sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Aginduaren bidez, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda onartu zen. Agindu hori, ordea, zenbait aldiz aldatu da, lanpostuak egun hartatik sortu diren sail-erakundeen egitura-aldaketetara egokitzeko.
Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko (2015-03-20ko EHAA, 54. zk.), 2015eko azaroaren 6ko (2015-11-16ko EHAA, 218. zk.) eta 2017ko martxoaren 30eko (2017-04-07ko EHAA, 69. zk.) aginduen bidez, Ertzaintzaren lanpostuen zerrenda aldatu zen, eta, aldaketoi esker, Ertzaintzaren egitura sendotu zen, 2016 Ortzimuga izeneko plan estrategikoan adierazitako gidalerroekin bat.
Agindu honen helburua da, Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 2. zenbakiko epaitegiaren 2017ko otsailaren 15eko 35/2017 epaia bete dadin, zenbait dotazioren derrigortasun-datak berriz esleitzea, Ertzaintzan euskararen normalizazio prozesua arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuak 6.2., 7. eta 8. artikuluetan ezarritako irizpideak kontuan hartuta.
Horiek horrela, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Ertzaintzaren Kontseiluak txostena eman dute, eta, Euskal Herriko Poliziaren 4/1992 Legearen 103. artikuluan aurreikusitako mahaian negoziatu eta gero, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Hizkuntza-eskakizunak aztertzen dira, eta 1. hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data kentzen eta ezartzen zaie I. eranskinean zerrendatutako lanpostuei/dotazioei.
2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
3. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan adierazitakoari jarraikiz. Hori eginez gero, ezin izango da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik, harik eta berraztertzeko errekurtsoaren berariazko ebazpena eman arte edo, eskaera izapidetzeko organo eskudunaren erregistroan sartu zenetik hilabete igarotzeagatik, ustezko ezespena gertatu arte.
Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo, interesdunaren bizilekuaren arabera, hari dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian. Horretarako epea bi hilekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 26a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.