EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2017002

AGINDUA, 2017ko abenduaren 22koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko irailaren 29ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideen ebazpena. Agindu haren bidez, deialdia egin zen Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2017ko diru-laguntzetarako.

Xedapenaren data: 2017-12-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201800032
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/10/11n argitaratutako 2017/09/29ko AGINDUA [201704880]

Ekainaren 30eko 119/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 9ko EHAA, 128. zk., eta haren huts-zuzenketa 2015eko irailaren 8ko EHAAn, 170. zk.) arautzen du Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua. Dekretu horretan ezarritakoari jarraikiz, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara emango da urteko deialdiaren ebazpena.
Horri jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jendaurrean jartzea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko irailaren 29ko Aginduaren babesean aurkeztu diren erakunde eskatzaile onuradunak, lortu duten balorazioa, eta erakunde bakoitzari esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa (agindu haren bidez, deialdia egin zen Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2017ko diru-laguntzetarako). Datu horiek guztiak eranskinean jasota daude.
2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 22a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.