EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017001

IRAGARKIA, «Beldur barik» programa diseinatu eta gauzatzeko kontratua prozedura ireki bidez lizitatzeko dena (Espedientea: 04EMK/04S/2018).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-12-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201800017
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 04EMK/04S/2018.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: «Beldur Barik» gazte programa diseinatzea eta gauzatzea.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2018ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 115.702,48 euro; BEZa (% 21): 24.297,52 euro. Guztira: 140.000 euro.
5.– Fidantzak: administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoak.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Telefonoa: 945 01 80 48.
e) Faxa: 945 01 81 59.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.
7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.
8.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak.
Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak.
Eskaintza teknikoa: 49 puntu.
9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2018-01-17, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazten direnak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
2) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, B gutun-azala irekitzen denetik.
e) Aldaerak: ez.
10.– Eskaintzak irekitzea:
C gutun-azalak irekitzea: 2018-01-31, 12:00etan.
B gutun-azalak irekitzea: 2018-02-06, 12:00etan.
a) Entitatea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Helbidea: Manuel Iradier kalea, 36.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01005.
11.– Beste argibide batzuk.
12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: ez zen bidali.
14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 18a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.