EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2017247

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita «Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarentzat bidaia-agentziaren zerbitzua kontratatzea» xede duen kontratuaren lizitazioa (DEI/014SV/2017).

Xedapenaren data: 2017-12-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201706318
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: DEI/014SV/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarentzat bidaia-agentziaren zerbitzua kontratatzea.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 12 hilabete, kontratua formalizatu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: esleitzeko hainbat irizpide daude.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua bostehun eta berrogeita lau mila eta bostehun (544.500,00) eurokoa da, BEZa barne.
5.– Bermea.
a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
b) Behin betikoa: lizitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZa kanpo.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Lakua I – 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 99 91.
e) Telefaxa: 945 01 82 52.
f) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 19a, 12:00ak arte.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: administrazio-klausula partikularren pleguko karatulako 29.2 puntuan adierazitakoak.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulako 29.2 eta 37. puntuak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 22a, 12:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus pleguak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.
c.1.– Modu elektronikoan lizitatu nahi izanez gero, eskabideak edo eskaintzak webgune hauen bitartez aurkez daitezke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion.
c.2.– Paper bidez lizitatuz gero:
1) Erakundea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
2) Helbidea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Erregistroan eskura aurkeztu beharko dira (Donostia kalea 1, Lakua I, 5. Solairua, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren eraikina); bestela, postaz bidali beharko dira, aurkezteko epearen barruan, posta-bulegoan zer egunetan jarri den justifikatuta; eta kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez, egun berean, eskaintza bidali dela. Bi baldintzak bete ezean, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun natural igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.
3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba, Espainia).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez dago halakorik.
f) Prozedura mugatua izanez gero, zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (gehienekoa eta gutxienekoa): ez.
9.– Esleitzeko irizpideak: formulak aplikatuz modu automatikoan ebalua daitezkeen irizpide hauek baloratzea erabaki da.
– Gehieneko prezioa ostatuagatik: gehienez 40 puntu (ikus administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulako 30. puntuko banakapena).
– Gehieneko prezioa hegaldien km bakoitzeko: gehienez 35 puntu (ikus administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulako 30. puntuko banakapena).
– Gehieneko prezioa bestelako garraiobideen km bakoitzeko: gehienez 10 puntu (ikus administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulako 30. puntuko banakapena).
– Ezerezte-aseguruaren prezioa hegaldietan eta ostatuan, zerbitzuaren balioaren % 80ko estaldurarekin: gehienez 10 puntu (ikus administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulako 30. puntuko banakapena).
– Zerbitzua kudeatzeagatiko gastuak edo komisioa: gehienez 5 puntu (ikus administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulako 30. puntuko banakapena).
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.
b) Helbidea: Lakua II eraikineko 1. aretoa. Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna eta ordua:
– «C» gutun-azala: C gutun-azala ez da jendaurrean irekiko, ez dagoelako balio-judiziorik egitea behar duen irizpiderik.
– «B» gutun-azala: 2018ko otsailaren 2a, 12:00etan.
11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri dira.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Iragarkia noiz bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): 2018ko abenduaren 11.
14.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 18a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.