EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2017247

AGINDUA, 2017ko abenduaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako «The English School» Musika Eskola Pribatuari (Gipuzkoa) 1. maila edo harrerakoa irakasteko eta musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-12-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201706312
Maila: Agindua
Donostiako «The English School» Musika Eskola Pribatuak (Gipuzkoa) 1. maila edo harrerakoa irakasteko eta musika-espezialitateak gehitzeko egindako baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2017-2018 ikasturtetik aurrera, «1. maila edo harrerakoa» eta «Gitarra» (zenbait joera adarrekoa) musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:
Kode-zenbakia: 20008453.
Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.
Izen espezifikoa: «The English School».
Titularra: The English School Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Jose Elosegi Alkatearen hiribidea, 64, behea.
Udalerria: Donostia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
● Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.
● Adarrak:
– Kantua: kantu korala.
– Instrumentu sinfonikoak: biolina, biolontxeloa, txirula, oboea eta tronpeta.
– Instrumentu polifonikoak: pianoa eta akordeoia.
– Zenbait joera: gitarra.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 5a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.