EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017245

IRAGARKIA, ertzain bati Segurtasuneko sailburuaren agindua jakinarazteko dena, zeinaren bidez falta oso larri bat egiteagatik zigorra ezartzen baitzaio.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-12-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201706256
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Agindu honek administrazio bidea amaitzen du eta beronen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
Hala ere, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluaren eta hurrengoen arabera, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, berau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Diziplina espedientea ikusteko aukera ere badu Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren Zigor Araubidearen Arloan (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18).
3.– 2017ko abenduaren 12tik etenda dago Segurtasuneko sailburuaren 2017ko abenduaren 4ko Agindua jakinarazteko epearen zenbaketa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 25.2 artikuluaren arabera eta Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen duen maiatzaren 3ko 179/1994 Dekretuaren 41.3 artikuluaren arabera.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 15a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.
ERANSKINA