EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017245

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoan gai soziopolitikoei buruzko informazioa etxez-etxe biltzea xede duen administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: zk. 04LHK/04S/2018).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-12-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201706247
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea:
a) Erakundea: Lehendakaritza.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: 04LHK/04S/2018.
2.– Kontratuaren ezaugarriak:
a) Kontratu mota: zerbitzu kontratua.
b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan gai soziopolitikoei buruzko informazioa etxez-etxe biltzea.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Burutzeko epea: kontratua sinatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, 2018ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua:
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: zenbait irizpide.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 123.966,94 euro; BEZa (% 21): 26.033,06 euro. Guztira: 150.000 euro.
5.– Bermeak: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea:
a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Telefonoa: 945 018156.
e) Webgunea: www.contratacion.euskadi.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko ipinitako azken eguna.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: administrazio-klausula partikularren pleguan eta haien karatulan ezarritakoak.
8.– Esleitzeko irizpideak:
a) Inkesta ezberdinak egiteko eskaintza ekonomikoa: 80 puntu, gehienez.
b) 2.500 inkesta egiteko epea: 20 puntu, gehienez.
9.– Eskaintzak aurkeztea:
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2018-01-12, 11:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula partikularren pleguan adierazten direnak.
c) Aurkeztuko lekua:
Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak onartzea: ez.
10.– Eskaintzak irekitzea:
B gutun-azalak irekitzea: 2018-01-18, 10:00etan.
a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
11.– Bestelako argibideak: ez.
12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
13.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orria: www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 15a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.