EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017245

273/2017 DEKRETUA, abenduaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2017ko ekitaldiko aurrekontuko «Foru-aldundien ekarpenak» 9111 programan diru-sarrerak lortu direla-eta Administrazio Orokorreko hainbat programatan 108.185.279,89 euroko kredituak gaitzen dituena.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201700273
Xedapenaren data: 2017-12-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201706223
Maila: Dekretua
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, 2017ko urriaren 11n egindako bileran, erabaki du Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren 2017ko maiatzaren 17ko bigarren erabakitik eratorritako konpentsazioak direla-eta erabilgarri dauden baliabideen zenbateko osoa Euskal Autonomia Erkidegoko baliabideak banatzeko 2017ko ekitaldiko eredura egokitzea.
Bilera horretan, bestalde, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak 2017ko ekitaldirako hitzartutako zergak direla-eta bildutakoaren likidazio-aurreikuspenak onartu ditu, hasieran onartutako zenbatekoan baino zenbateko handiago batean; horren ondorioz, aurrekontuan izendatutako kredituak sostengatzeko foru-aldundiek egindako ekarpenen benetako diru-sarrerak ekitaldi horretarako hasieran aurreikusitako aurrekontuak gainditzen dituzte.
Diru-bilketa handiago bat izatearen ondorioz, egoki iritzi zaio Administrazio Orokorraren 2017ko aurrekontuan kreditua gaitzeari, honako sail hauen kreditu-behar hauek finantzatzeko:
● 03 atala – Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak:
– Eusko Trenbideak, S.A., inbertsioetarako kapital diru-laguntza; 39.200.000,00 euro.
– Vitoria-Gasteizen Bus Elektrikoa ezartzeko lankidetza-hitzarmena; 10.000.000,00 euro.
– Neiker, S.A., inbertsioetarako kapital diru-laguntza; 1.137.011,00 euro.
– SPRI, S.A., SPRILUR, S.A.ko kapital-gehikuntzarako kapital-gehikuntza; 2.000.000,00 euro.
● 05 atala – Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza:
– Alokabide, S.A., inbertsioetarako kapital diru-laguntza; 24.941.493,00 euro.
– Uraren Euskal Agentzia (URA), inbertsioetarako kapital diru-laguntza; 906.775,89 euro.
● 06 atala – Ogasuna eta Ekonomia:
– Finantzen Euskal Institutua, gizarte-funtsaren gehikuntza; 30.000.000,00 euro.
Arrazoi horiek direla eta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, 108.185.279,89 euro gaituko dira aipatu jarduketak finantzatzeko.
Ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2017ko abenduaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onartzea kreditu batzuk gaitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2017ko ekitaldiko aurrekontuan, gastuen egoera-orri honetan:
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik finantzatuko dira kredituok:
Gaitutako kredituak aipatu xedeak finantzatzeko erabiliko dira.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko abenduaren 19an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.