EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017244

134/2017 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundearen arteko lankidetza-hitzarmena, GGKEak eta koordinakundea bera euskal gizartearen agente dinamiko gisa sustatzeko proiektu bat finantzatzeko.

Xedapenaren zenbakia: 201700134
Xedapenaren data: 2017-12-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201706207
Maila: Ebazpena
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lankidetza-hitzarmena sinatu du, eta, eman behar zaion publikotasuna emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea lankidetza-hitzarmen honen testua: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundearen arteko lankidetza-hitzarmena, GGKEak eta koordinakundea bera euskal gizartearen agente dinamiko gisa sustatzeko proiektu bat finantzatzeko. Testu hori honen eranskinean dago jasota.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 13a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 13KO 134/2017 EBAZPENARENA
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIAREN ETA EUSKADIKO GARAPENERAKO GKEEN KOORDINAKUNDEAREN ARTEKO HITZARMENA, GGKEAK ETA KOORDINAKUNDEA BERA EUSKAL GIZARTEAREN AGENTE DINAMIKO GISA SUSTATZEKO PROIEKTU BAT FINANTZATZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 25a.
BILDU DIRA:
Paul Ortega Etcheverry jauna, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria, urtarrilaren 22ko 117/2013 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz–, agentziaren izenean eta hura ordezkatuz jarduten duena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortzen eta arautzen duen 5/2008 Legearen 11.2.e) artikuluan eta agentzia horren antolamendu- eta funtzionamendu-erregelamendua onartzen dituen 95/2010 Dekretuaren 11.1.e) artikuluan esleitutako eskumenen arabera.
Sofía Marroquín Guerrero andrea, GGKE Elkartea Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeko presidentea (aurrerantzean Koordinakundea), ahalmen nahikoarekin haren izenean eta hura ordezkatuz jarduteko.
ADIERAZTEN DUTE
Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortzen duen araudian ezarrita dagoenez, Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean ezarritako printzipio- eta egitura-sarean txertatuta dagoen agentzia hori da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren garapenerako lankidetzari buruzko politikaren plangintza eratzeko ardura duen zuzenbide pribatuko entitate publikoa, baita hori koordinatu, kudeatu eta gauzatzekoa ere, herrialde pobreetan pobreziaren aurka borrokatzeko eta giza garapen iraunkorra sustatzeko.
Koordinakundeari eman beharreko babesa 2014-2017 aldiko Plan Zuzendarian biltzen da. Lankidetzako Euskal Agenteei buruzko V. puntuan aipamen berezia egiten da plan horretan gizarte zibileko erakundeei laguntza emateari buruz, betiere lehentasunezko agente gisa. Atal horretan, inplikatutako agenteen gaitasunen, abilezien eta konpetentzien hobekuntza aipatzen da. Argi dago GGKEen Koordinakundea funtsezko agentea dela elkarrizketarako zein sektorea indartzeko.
Bigarrena.– Koordinakundeak honako eremu hauetan kokatzen du bere zeregina: eraldaketa sozialaren, desparekotasunak gainditzearen eta mundu bidezkoagoa lortzeko borrokaren jomugan. Esparru horretan, Koordinakundeak, Euskadiko 80 GGKE baino gehiago biltzen dituen erakundea denez, aukera ematen du agenteak elkarrekin koordinatzeko; horretarako, gainera, modu unitarioan eta kolektiboan gauzatzen diren jardunen hedapen zabala egiten da, gogoetarako eta prestakuntzarako guneak sor daitezen sustatuz.
Hirugarrena.– GGKEek –Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek–, gizarte zibilaren zati diren aldetik, funtsezko zeregina dute baztertutako pertsonen interesak biltzen dituen gizarte-sarea indartzeko Hegoan. Iparrean ere zeregin garrantzitsua betetzen dute. Gertatzen ari diren egoeren eta aldaketa sozialen lekuko izateaz gain, zeregin aktiboa betetzen dute herritarren premiak definitzeko eta zehazteko lanean. Helburuetako bat da ingurune zibil eta sozialki konprometituagoa eta arduratsuagoa lortzea. Gaur egungo egoera sozioekonomiko eta politikoak herritarrengan eragiten dituen inpaktuen aurrean, gure ustez egunetik egunera beharrezkoagoa da justizia global unibertsalaren aldeko partaidetza eta eraikitze aktiboa.
Egiaztatutako premia horrekin bat etorriz, Koordinakundeak honako eremu hauetan kokatzen du bere zeregina, besteak beste: eraldaketa sozialaren, desparekotasunak gainditzearen eta mundu bidezkoagoa lortzeko borrokaren jomugan. Esparru horretan, Koordinakundeak, Euskadiko GGKEak biltzen dituen erakundea denez, aukera ematen du agenteak elkarrekin koordinatzeko; horretarako, gainera, modu unitarioan eta kolektiboan gauzatzen diren jardunen hedapen zabala egiten da, gogoetarako eta prestakuntzarako guneak sor daitezen sustatuz.
Aurrekoak kontuan izanda, bi alderdiek hitzarmen hau sinatu dute, ondoren adieraziko diren klausulei jarraikiz,
KLAUSULAK
Lehena.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da Koordinakundearen eta haren erakunde kideen eraldaketa soziala bultzatzeko eta eragina izateko gaitasuna gehitzea, erakunde horiek indartuz eta garapenerako lankidetzaren legitimazio sozial eta politikoa bultzatuz, gizarte konprometituagoa eta mundu hobea eraikitzeko aurrera egiten duten agente aktibo eta dinamikoekin bat eginez.
Bigarrena.– Hitzarmenen emaitzak eta emaitza horien titulartasuna.
1.– Koordinakundeak bere plan estrategikoaren arabera ezarri dituen emaitzen artean (ikus II. eranskina), honako hauek lehenesten ditu hitzarmen honek:
Eragin politikoa: elkarrizketan jarraituko du erakundeekin, eta ordezkaritza-erakundeetan parte hartzen ere jarraituko du, honako jardun-ildo hauekin: euskal lankidetza-politikaren defentsa; lankidetza-arloan indarrean dagoen legeria betetzeari egiten zaion jarraipena (eta hezkuntza-arloan eraldaketa sozialerako); proposamenak egitea politika publikoaren kudeaketaren harmonizazioaren eta hobekuntzaren ildoan; politika publikoen koherentzia indartzea, baita eskualdean eta udalerrian eragiteko estrategia ere, genero-ikuspegia edozein une eta ekintzatan integratuko delarik.
Legitimazioa eta gizarte-kontzientziazioa: komunikazioko, mobilizazioko eta aliantzetako lana jarraituko du beste agente, mugimendu eta sare batzuekin lana elkartasunaren eta lankidetzaren esparruan legitimatzeko asmoarekin, baita oinarri soziala gehitzeko asmoarekin ere.
Erreferentziazko erakundea: erreferentziazko erakunde bat izaten jarraituko du bere egituraren bidez, baita erakunde kideen eta Koordinakundearen beraren gaitasunen hobekuntzaren bidez. Gainera, zerbitzu-katalogo bat eskainiko du sektoreko erakundeentzat, baita komunikazioaren, hezkuntzaren eta inplikazio sozialaren arloko beste kolektibo espezifiko batzuentzat ere.
2.– Koordinakundea izango da hitzarmen honetan aurreikusitako finantzaketarekin lortutako emaitzen jabea.
3.– Aurreko emaitzak lortzeko jarduerak eta emaitzak neurtzeko adierazleak erantsitako plangintzari buruzko ideia nagusian zehaztu dira.
Hirugarrena.– Jarduerak egikaritzeko epea.
Jarduerak egikaritzeko epea 24 hilabetekoa izango da, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Laugarrena.– Izenpetzen duten alderdien aurrekontu-ekarpenak.
Aurreko klausuletan adierazitakoa egiteko aurreikusitako kostua laurehun eta laurogei mila eta hamabost euro eta hirurogeita hemeretzi zentimo da (480.015,79 euro), eta kopuru hori xehatuta ageri da erantsitako aurrekontu-taulan.
Koordinakundeak bere gain hartuko du aurreko klausuletan ezarritako ekintza guztiak egikaritu eta kudeatzeko koordinazio teknikoa, baita erantsitako plangintzari buruzko ideia nagusian bildutakoak ere, guztira laurogei mila eta hamabost euro eta hirurogeita hemeretzi zentimoko (80.015,79) ekarpena eginez.
Eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak laurehun mila (400.000) euroko ekarpena egingo du. Zenbateko hori honela ordainduko zaio Koordinakundeari:
% 55, berrehun eta hogei mila (220.000), euro hitzarmena sinatu ondoren.
Beste % 45 osagarri bat, hau da, ehun eta laurogei mila (180.000) euro, diru-laguntzaren % 44ko edo hortik gorako zenbatekoa justifikatu ondoren. Horretarako, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara dagokion txosten tekniko-finantzarioa igorri beharko da.
Diru-laguntzaren % 100 sei hilabeteko epean justifikatu beharko da, hitzarmenaren amaiera-datatik aurrera zenbatzen hasita.
Hitzarmen honetan aurreikusitako diru-laguntza bateragarria da beste edozein erakundek, publikoak nahiz pribatuak, helburu berarekin eman litzakeenarekin, betiere horren ondorioz, gainfinantzaketarik sortzen ez bada. Gainfinantzaketa egonez gero, diru-laguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.
Bosgarrena.– Hitzarmenaren jarduera ekonomikoak egikaritzeko soilik erabili beharreko banku-kontua.
Koordinakundeak ES68 3035 0080 9208 0007 0355 zenbakiko banku-kontua erabiliko du kontu espezifiko gisa (eurotan), hitzarmen hau betez Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak helaraziko dion dirua kudeatzeko. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ordainketa bakoitzean transferitutako diru-kopurua kontu espezifiko horretara transferituko da berehala, eta ezin izango da aurrez inolako diru-mugimendurik egin.
Seigarrena.– Jarraipen Batzorde Mistoa.
1.– Jarraipen Batzorde Misto bat eratuko da, hitzarmen honetan aurreikusitako jardueren jarraipena, gauzatzea eta koordinazioa bermatzeko; batzordea osatuko dutenak honako hauek dira:
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bi ordezkari, Zuzendaritzak izendatuak; haietako bat Batzordeko presidentea izango da, eta bestea, idazkaria.
Koordinakundeko bi ordezkari, organo eskudunak izendatuak.
2.– Batzorde horrek ohiko bilkura egingo du gutxienez lehenengo egikaritzapen-urtearen amaieran eta/edo 1. txosten tekniko-finantzarioa aurkeztu ondoren, eta bigarren aldiz, hura amaitzean, azken txostena aurkeztu ondoren.
3.– Salbuespenez, batzordekideek egokitzat ikusten dutenean eta, hala badagokio, batzordekide batek eskatzen duenean bildu ahal izango da Jarraipen Batzorde Mistoa.
4.– Jarraipen Batzordearen erregimen juridikoak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz jasotako arauei jarraituko die.
Zazpigarrena.– Hitzarmena suntsiarazteko kausak.
Hitzarmen hau izenpetu duten alderdiek honako hau hartuko dute hitzarmena suntsiarazteko arrazoitzat: hitzarmenean bildutako estipulazioak eta indarrean dagoen legerian hitzarmenaren nondik norakoei buruz jasotako beste edozein estipulazio ez betetzea.
Zortzigarrena.– Funtsezko aldaketak.
Koordinakundeak baimena eskatu beharko dio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari, proiektuan funtsezko aldaketak eta luzapenak dakarren edozein aldaketa egin aurretik. Aldaketa horiek Jarraipen Batzorde Mistoaren esparruan aztertuko dira. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari dagokio proposatutako aldaketak onartzea.
Bederatzigarrena.– Hitzarmenaren iraupena eta hitzarmena aldatzea.
1.– Sinatu eta hurrengo egunetik hasiko da indarrean hitzarmena eta 2020ko ekainaren 30era arte luzatuko da.
2.– Hitzarmena bi alderdiak ados jarrita amaitu ahalko da.
3.– Era berean, Hitzarmena izenpetu duen edozein alderdik eman ahal izango du amaitutzat hitzarmena unilateralki, betiere idazki bidezko aurreabisua tarteko, eta gutxienez hiru hilabeteko aurrerapenarekin jakinaraziko zaio beste alderdiari.
4.– Hitzarmena bi alderdiak ados jarrita luzatu ahalko da, hitzarmena amaitu baino hilabeteko aurrerapenarekin gutxienez.
Bi alderdiek, ados daudela eta adierazitako guztia onartzen dutela erakusteko, dokumentu hau sinatu dute, bi aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
Paul Ortega Etcheverry.
GGKE Elkartea Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeko presidentea,
Sofía Marroquín Guerrero.
HITZARMENAREN I. ERANSKINA: AURREKONTUA
HITZARMENAREN II. ERANSKINA: PLANGINTZARI BURUZKO IDEIA NAGUSIA
2017-2018ko PLANGINTZA
HELBURUA
Koordinakundeak eraldaketa soziala bultzatzeko eta eragina izateko bere gaitasuna gehitzeko lan egiten du, erakunde horiek indartuz eta garapenerako lankidetzaren legitimazio sozial eta politikoa bultzatuz, gizarte konprometituagoa eta mundu hobea eraikitzeko aurrera egiten duten agente aktibo eta dinamikoekin bat eginez.
EMAITZAK
1. emaitza:
ERAGIN POLITIKOA
Koordinakundeak politikoki eragiten du euskal lankidetza-politikaren defentsan, lankidetza-arloan legeria bete dadila zainduz (baita hezkuntza-arloan ere eraldaketa sozialerako), betiere ikuspegi orokor batetik begiratuta, politiken koherentzia bultzatuz eta edozein une eta ekintzatan genero-ikuspegia integratuz.
ADIERAZLEAK
AE.1.1.– Koordinakundeak modu zuzeneko, konstante eta jarraituan helarazi dizkio EAEn ordezkaritza duen alderdi politiko bakoitzari sektoreko adostutako eskaerak, trabarik gabeko komunikazioa ziurtatuz.
AE.1.2.– Trabarik gabeko komunikazioari eutsi zaio eta urtean gutxienez bilera bat egin da EAEko erakunde nagusien lankidetza-politiken kudeaketa beren gain hartzen duten gobernu-lantalde bakoitzarekin.
AE.1.3.– Koordinakundea eskatu zaion ordezkaritza-organoetan agertu da lankidetza-politikak defendatzeko eta lotutako eta aktualitateko gaien aurrean sektoreak duen posizionamenduaren berri emateko.
AE.1.4.– Zazpi erakunde nagusietako bakoitzaren arau-esparru, plan, dekretu eta deialdien % 100eko ekarpenak egin dira.
AE.I.5.– Zazpi euskal erakunde nagusien guztiko aurrekontu kontsolidatuen barruan lankidetzara bideratutako ehunekoak gehitzeko eragin da (aldez aurretik ehuneko hori kalkulatzeko formulan adostasuna lortzeko saialdiaren ondoren).
AE.I.6.– Zuzeneko elkarrizketa instituzionaleko kanal bat ezarri da Koordinakundearekin gastuaren banaketan eragiteko zazpi euskal erakunde nagusietako gutxienez hiruren lankidetza-aurrekontuan.
AE.1.7.– Politiken koherentzia-estrategia bat landu da zazpi euskal erakunde nagusietako gutxienez lautan.
AE.1.8.– Aurrera egin da Koordinakundearen gogoeta-prozesuaren ondoriozko lankidetza-arloko posizionamenduen eguneratzean, eta indarreko lankidetza-ereduaren berrikuspenaren eztabaidari dagokionez.
AE.1.9.– Koordinakundeak euskal lankidetza-politikari jarraitu dio oro har, politikaren kalitateari eta kantitateari dagokionez.
AE.1.10.– Udalean eta eskualdean eragiteko estrategia bat diseinatu da.
AE.1.11.– Genero-lantaldeak adostutako barne-dokumentu bat du, dokumentu instituzionaletara ekarpenak egiteko posizionamendu espezifikoekin.
AE.1.12.– Genero-ikuspegia euskal erakunde nagusien plan zuzendari guztietan bil dadin eragiten da.
EKINTZAK
● E.1.1.– Elkarrizketa eta komunikazio etengabea alderdi politikoetako ordezkariekin.
J.1.1.1.– Aldizkako bilerak euskal alderdi politiko nagusien ordezkariekin, lankidetza-politikekiko duten posizionamenduen inguruan sentsibilizatzeko eta posizionamendu horietan eragiteko.
J.1.1.2.– Lankidetza-arloko gure aurrekontu-proposamena aurkeztea (dagokion formatuan) talde politiko guztiei.
J.1.1.3.– Etengabeko lankidetza hainbat dokumenturen bidalketaren bidez, gure jardueretarako gonbidapenaren bidez, kanpainen bidez...
J1.1.4.– Presentzia aktiboa espazio instituzionaletan oposizioko alderdiekin lan eginez.
● E.1.2.– Elkarrizketa eta komunikazio etengabea lankidetza-politiken arduradun diren ordezkari instituzionalekin.
J.1.2.1.– Gutxienez urtean 2 bilera izatea 7 euskal erakunde nagusietako bakoitzeko lankidetzako arduradun instituzional bakoitzarekin.
J.1.2.2.– Urtean gutxienez bilera bat izatea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako genero-arduradunarekin.
J.1.2.3.– Gutxienez bilera bat izatea, hitzarmenaren egikaritzapenaldian, euskal erakunde nagusiekin genero-ekitatearekin lotutako gaiak espezifikoki jorratzeko, GGKEetan gai horretan lan egiteko dauden tresnetan bereziki eraginez.
J.1.2.4.– Komunikazio konstantea eta trabarik gabea mantentzea hainbat posizionamendu, informazio, jarduera eta abar bidalita.
J.1.2.5.– Komunikaziogune informal eta trabarik gabeak sortzen dira ordezkari instituzionalekin zazpi erakunde nagusietako gutxienez bostekin lankidetza-arloan, informazioa, debatea eta gogoeta partekatzeko.
J.1.2.6.– Jardueraren bat batera antolatzen da indarrak optimizatu eta koordinazioa ziurtatzeko.
● E.1.3.– Aktiboki parte hartu da EAEn dauden ordezkapeneko eta partaidetzako guneetan.
J.1.3.1.– Koordinakundeari dagozkion ordezkariak izendatzea egungo partaidetzako 5 guneetan, Artekaritza Kontseilua, Euskal Kontseilua eta EAEko hiru hiriburuetako kontseiluak.
J.1.3.2.– Egungo 5 kontseiluetara bertaratzea, parte-hartzea eta ekarpena modu positiboan egitea.
J.1.3.3.– Eusko Legebiltzarrean edo lurralde historiko bakoitzeko Batzar Nagusietan agertzea hala dagokionean, gure posizionamenduen berri emateko.
J.1.3.4.– Elkarrizketa informaleko guneak aktibatzen dira gune formalak ez dituzten administrazioetan.
● E.1.4.– Partaidetza konstruktibo eta propositiboa erakundeak erakusten dizkiguten dokumentu eta arau-esparru guztiekiko.
J.1.4.1.– Koordinakundearen posizionamenduak eztabaidatzea, haiei buruzko gogoeta egitea eta adostea lankidetza-politikari lotutako aktualitateko hainbat gaitan.
J.1.4.2.– Ekarpenak egitea 7 euskal erakunde nagusien plan zuzendari eta esparru estrategiko aktibo edo eraikuntza-fasean dauden esparru guztietara.
J.1.4.3.– Ekarpenak egitea 7 euskal erakunde nagusien indarreko edo eraikuntza-fasean dauden deialdien oinarri orokor eta espezifikoetara.
J.1.4.4.– Koordinakunde gisa ekarpena egiten diegun dokumentu guztietara genero-ikuspegia sartzen dela ziurtatzea.
● E.1.5.– Politikoki eragitea aurrekontuaren % 0,7a lortzeko, baita euskal administrazio guztiekin kalkulatzeko forma adostu bat adosteko ere.
J.1.5.1.– Administrazioekiko negoziazioetan aurrera egitea guztiek kalkulu-forma homogeneo bat adostu dezaten.
J.1.5.2.– Administrazio bakoitzak gobernu-lantalde bakoitzari lankidetzara bideratzen dion aurrekontu totalaren ehunekoa lotutako gure posizionamendu politikoaren proposamen argumentatu bat helaraztea.
J.1.5.3.– Argumentuak ematea, baita prestatzea ere, hainbat modutan, oposizioari, gobernu-lantaldeei gure aurrekontu-eskaerak helarazi diezazkion.
J.1.5.4.– Lankidetzako aurrekontu-arloan gure eskaerak iragartzea hainbat ekintzaren bidez.
● E.1.6.– Komunikazio-kanal bat ezartzen saiatzea lankidetzako partidaren aurrekontu-banaketa negoziatzeko.
J.1.6.1.– Koordinakunde gisa zuzeneko lankidetzari lotuta ditugun gure posizionamenduak barrutik adostea, lankidetzari bideratzen zaion ehunekoari dagokionez, baita ehuneko hori esleitzeko aplikatzen diren irizpideak ere.
J.1.6.2.– Partida nominatiboek bete beharko lituzketen gutxieneko irizpideak helaraztea.
J.1.6.3.– Irizpideak barrutik adostea portzentajezko banaketarako programen arabera edo norgehiagokara bideratutako partiden eranskinen arabera.
● E.1.7.– Politiken koherentzia-estrategia bat lantzea zazpi euskal administrazio nagusien arteko lautan.
J.1.7.1.– Eusko Jaurlaritzaren enpresak esternalizatzeko ikerketa amaitzea eta aurkeztea.
J.1.7.2.– Ikerketaren sozializazioko ibilbide-orria diseinatzea Eusko Jaurlaritzaren eta aipatzen diren haren sailen barruan.
J.1.7.3.– Foru-ikerketak egitea eta sistematizatzea koherentzia-arloan.
J.1.7.4.– Foru-ikerketen ondorioak aurkeztea koherentzia-arloan.
J.1.7.5.– Jardunaldi, mintegi edo lan-saio bat egitea klabe propositiboan arlo horretan aurrera egiteko proposamen zehatzak ezartzeko.
● E.1.8.– Koordinakundearen adostutako posizionamenduak eguneratzea aktualitateko gai handietan elkartasunari, desparekotasunari eta pobrezia estrukturalari buruzko debate globalean.
J.1.8.1.– Posizionamendu erkideak lantzea eta adostea erakunde publikoei eta Euskadiko gizarteari helarazteko gure sentsibilizazio- eta kontzientziazio-lanaren zati gisa.
J.1.8.2.– Esparru Dokumentuaren zenbait kapitulu eguneratzea.
J.1.8.3.– Adostasunen eta Koordinakundearen gogoeta-prozesuaren ondoriozkoen zabalkundean eta ezarpenean aurrera egitea.
J.1.8.4.– Erakunde-sarean martxan dagoen lankidetza-politika berrikuspen-prozesuetarako ekarpena klabe propositiboan egiten saiatzea.
● E.1.9.– Lankidetza-politiken egikaritzapenari eta ebaluazioari jarraipen hobea egiteko prozesuan aurrera egitea
J.1.9.1.– Aurrekontu-proposamenetan eragiteko eta proposamen horiek aztertzeko prozesua gainditzeko aurrera egitea, partiden egikaritzapenarekin ere gauza bera eginez.
J.1.9.2.– Plan zuzendari, esparru eta ebazpenen ebaluazio-prozesuak aztertzea eta prozesu horietan ekarpenak egitea.
● E.1.10.– Udalean eta eskualdean eragiteko estrategia bat lantzea.
J.1.10.1.– Ahal bada inplikatutako beste agente batzuekin koordinatuta (Euskal Fondoa batez ere), lankidetza-arloan aktiboak diren eskualde edota udalerriekin harremanetan jartzen saiatzea, haiei diru-laguntzen deialdi publikoari buruzko adostutako proposamen bat helarazteko.
J.1.10.2.– Udalerrien edo eskualdeen GGKEekin harremanetan jartzea udalei helarazi beharreko proposamena sozializatzeko eta adosteko.
EMAITZAK
2. emaitza:
LEGITIMAZIOA ETA GIZARTE-KONTZIENTZIAZIOA
Gure eskaeren legitimizazio sozial handiagoa lortu dugu, eta aldi berean hobeto konektatu dugu herritarren pobrezia eta desparekotasuna sortzen duten kausa eta ondorioen gure mezua helarazteko, betiere egungo arazo estrukturalen ikuspegi kritiko eta propositiboarekin, eta bereziki azpimarratuz kolektibo kalteberenak. Aldi berean, aurrera egin dugu gure gizarte-oinarriaren aktibazioan edota gehikuntzan, konpromiso sozialaren eta alternatiben eraikuntzaren alde aritzen diren beste agente, mugimendu, erakunde eta sareekin uztartuz.
ADIERAZLEAK
AE.2.1.– Lankidetza-politika eta elkartasuna defendatzeko kanpaina berri bat garatu dugu gutxienez, Komunikazio eta Sentsibilizazio Estrategiaren esparruan.
AE.2.2.– Orain arte indarrean egon diren kanpainen lorpenak eta erronka posibleak aztertu eta ebaluatu ditugu, kanpaina horiei jarraitutasuna eman ahalko dioten erremintak bultzatuz.
AE.2.3.– Aliantzen sarea kualitatiboki eta kuantitatiboki zabaldu dugu egun dauden komunikabideekin.
AE.2.4.– Hitzarmen honen indarraldian, Koordinakundeak koherentziari, genero-ekitateari eta garapenerako hezkuntzari buruzko alderdiak biltzen dituen komunikazio-ekintzak (iritzi-artikuluak, prentsa-oharrak, elkarrizketak) gauzatu dituen urte bakoitzean gutxienez 4 inpaktu mediatiko lortu dira, eta gehitu egin dira (*) gure webgunera egindako bisitak eta gure buletinerako harpidetzeak, baita Koordinakundearen presentzia ere lehendik bazegoen sare sozialetan (facebook, twitter, Ivoox, eta youtube eta vimeo kanalak), baita Interneteko beste plataforma batzuetan ere.
AE.2.5.– Gure material eta kanpainak zabaldu dira beste agente laguntzaile eta estrategikoen eskutik (Giza Eskubideen zinemaldiak, ikastetxeak...), eta identifikatzen gaituen ikur bat ere zabaldu dugu aldi berean.
AE.2.6.– Gutxienez kale-jarduera garrantzitsu propio bat antolatu dugu, erakunde guztiak biltzen dituena herritarrekin konektatzeko helburu orokorrarekin. (Beste mundu batzuk beste errealitate batzuk- «Izar azpian»)
AE.2.7.– Koordinakundeak presentzia aktibo, propositibo eta estrategikoa izan du gaur egun parte hartzen duen sareetan (Zero Pobrezia Plataforma, Estatuko Koordinakundea, Mugimendu Feminista, Euskal Gailur Soziala, Arrazismoaren aurkako Martxa, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Desazkundea eta Bizitza Ona, Sareen Sarea...)
AE2.8.– Hego-ikuspegia sartu dugu parte hartu dugun kanpaina eta gune estrategikoetan lankidetza-politika legitimatzeko.
AE.2.9.– Koordinakundeak aurrera egin du Gipuzkoako campusean ezarritako esperientzia estrategikoan, eraldaketarako gune misto bat sortuz unibertsitatean.
AE.2.10.– Urtero, urriko Pobreziaren aurkako Astearen barruan, gutxienez sentsibilizazioko eta inpaktudun salaketako jarduera bat egin da lurralde bakoitzeko.
EKINTZAK
● E.2.1.– Komunikazio eta Sentsibilizazio Estrategiko bat abian jartzea, sortzailea eta berria, Hegoko herrialdeetako errealitateei eta egun dauden desparekotasunei buruz sentsibilizatu, prestatu eta kontzientziatzeko, aldi berean gure jarduera osoa koordinatuz eta jarduera horri zentzua emanez.
J.2.1.1.– Pairatzen ditugun injustizia- eta desparekotasun-egoeren kausa eta arduradunei buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpaina berri bat ahalbidetzen duen esparru bat lantzea, betiere lankidetza eraldatzaileko diskurtso baten esparruaren barruan, nazioarteko elkartasuna eta GGKEek egiten duten lana balioan jarriz.
J.2.1.2.– Lankidetzaren legitimizazio sozialeko estrategia zabalago baten esparruan, kanpaina ixtea Koordinakundearen 30. urteurrenaren ospakizunean, hiru hamarkadetako ibilbidea eta erdietsitako lorpenak balioan jarriz.
J.2.1.3.– Beste agente sozial eta instituzional batzuek irekitako beste kanpaina posible batzuetan laguntzea edota kanpaina horiek osatzea, lankidetza eta gizarte-eraldaketa legitimatzeko eta defendatzeko klabe berean. (Zehazki Lankidetzaren Euskal Agentziaren ARAR ekintza-plana).
● E.2.2.– «Nor da nor» estrategia sistematizatzen duen material didaktikoaren aurkezpena, bukatu berria dena ikastetxeetan zabaltzeko babesa eman eta laguntzeko.
J.2.2.1.– «Nor da nor» estrategiari buruzko Gida Didaktikoa aurkeztea.
J.2.2.2.– Sozializatzea Lurralde Batzarretan eta Batzar Orokorrean, baita Eraldaketa Sozialerako hezkuntza-taldeetan ere, GGKEek berek material hori zabal eta erabil dezaten lan egiten duten ikastetxeetan.
J.2.2.3.– Gida Didaktikoaren zabalkunde handia bilatzea ikastetxeetan Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen artean.
● E.2.3.– Hedabideekiko harremanak bultzatzea, dauden aliantzak indartuz eta zabalduz, eta, aldi berean inpaktu berriak sortzea.
J.2.3.1.– Lankidetzaren eta elkartasunaren eremuarekiko sentikorrak diren hedabide eta kazetarien identifikazioa eguneratzea, elkarrekin harremanetan jartzeko bide estuagoak eta hurbilagoak sustatuz Euskadin.
J.2.3.2.– Lankidetzaren eta elkartasunaren eremuarekiko sentikorrak diren hedabide eta kazetarien identifikazioa eguneratzea, elkarrekin harremanetan jartzeko bide estuagoak eta hurbilagoak sustatuz eskualdean, udaleko komunikabideetara iristen saiatuz.
J.2.3.3.– Komunikabideen zerrenda biltzen duen datu-basea Koordinakundeko GGKEen artean zabaltzea komunikabide horietarako sarbidea errazteko.
J.2.3.4.– Informazio-gosaria kazetariekin gure gaiak zorroztasun handiagoarekin jorratzen saiatzeko, aldi berean hurbilagokotzat hartuta.
J.2.3.5.– Doako tartekiak komunikabideetan.
J.2.3.6.– Lankidetza egonkorrak komunikabide jakin batzuetan (Euskadi Irratia, Herri Irratia...).
J.2.3.7.– Komunikazio-babesa eta aholkularitza egonkorra GGKE kideei.
J.2.3.8.– Koordinakundearen Komunikazio Planean ezarritako helburuak betetzea.
● E.2.4.– Lankidetzari eta elkartasunari buruzko edukiak zabaltzea, egun dauden desparekotasuei buruzko kontzientzia kritikoak bultzatzen saiatuz, gure irudia kanal desberdinetan indartuz eta gure irudia zabaltzen saiatuz agente laguntzaileen jardueretan.
J.2.4.1.– Gutxienez urteko jarduera bat hitzarmenaren indarraldian komunikabideei gure posizionamendu politikoak helarazteko.
J.2.4.2.– Inpaktu mediatikoa duen argazki-jarduera bat lankidetza debate sozialean sartzen saiatzeko.
J.2.4.3.– Prentsaurreko berritzailea pobrezia desagerrarazteko astea dela-eta.
J.2.4.4.– Hegoko pertsona garrantzitsuei egindako elkarrizketak lortzea beste errealitate batzuei ahotsa emateko.
J.2.4.5.– Koordinakundean dauden materialak zabaltzea Hegoko errealitateen erakusketa gisa.
J.2.4.6.– Koordinakundearen webgunea etengabe eguneratzea, GGKEei eta sektoreari buruzko informazio berriak emanez.
J.2.4.7.– «Munduz Mundu» berritasunei buruzko buletina astero bidaltzea. Buletin horretan agenda, deialdiak, lan-eskaintzak, boluntariotza, artikuluak eta intereseko loturak azaltzen dira.
J.2.4.8.– Koordinakundearen urteko memoria argitaratzea (formatu digitala eta bideo memoria) eta helburu diren hartzaileen arabera banatzea.
J.2.4.9.– Ahotsa aldizkariaren beste hiru ale argitaratzea eta etengabe berrikusten den datu-basearen araberako intereseko hartzaileen artean hedatzea.
● E.2.5.– Gure materialak zabaltzea eta gure irudi korporatiboa bultzatzea.
J.2.5.1.– Koordinakundearen arloen arabera egindako sentsibilizazio-materialak hedatzea. Material horietan genero-ikuspegia eta emakumeen ahalduntzearen aldeko apustua sartuko dira.
J.2.5.2.– Argazki-artxiboa mantentzea eta hedabideei eskaintzea erabil dezaten.
J.2.5.3.– Gure kanpainak gune ez-propioetan zabaltzea, hala nola Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eta KCDren Giza Eskubideen Zinemaldian, gure bideoak bertan proiekta daitezen.
J.2.5.4.– Gure mezua erreibindikazioko kirol-jardueretan zabaltzea, hala nola Donostiako Lilatonean.
● E.2.6.– «Beste munduk batzuk, beste errealitate batzuk» jarduera antolatzea Donostian, «Izar azpian» izenburupean.
J.2.6.1.– Jaialdi kulturala eta erreibindikazio sozialeko jaialdia Beste mundu batzuk, beste errealitate batzuk hamabosgarren jardunaldian, kale-antzerki batekin Donostian, GGKE kideen film labur, bideo eta dokumentalak proiektatuz, jai- eta erreibindikazio-giroko jardunaldi baten esparruan.
J.2.6.2.– Lankidetza hiriko beste agente kultural batzuekin ekintza burutzeko.
● E.2.7.– Beste kolektibo batzuekin aliantzak eta sareak indartzea, elkartasuneko kultura bultzatuz, desparekotasuna eta pobrezia sortzen duten egiturak alda daitezen sustatuz eta gure garapen-ereduari buruzko gogoeta ahalbidetuz.
J.2.7.1.– Etengabeko gogoeta bete behar dugun rolaren eta paperaren inguruan mapa globala sartzeko beste sare eta agente eraldatzaileekin uztartzean.
J.2.7.2.– Partaidetza aktiboa Koordinakundeak gogoeta baten ondorioz estrategikotzat jo dituen sare sozialetan.
J.2.7.3.– Hego-ikuspegia sartzea lan egiten dugun sare guztietan.
J.2.7.4.– Sos Arrazakeria eta antzeko agente laguntzaileekin batera parte hartzen jarraitzea arrazakeriaren aurkako martxetan, Giza Eskubideen zinemaldian...
J.2.7.5.– Gure presentziari eustea lan egiten duten sareetan egiten diren salaketa-jardueretan, manifestazioetan, eta abar. (TTIP Ez, Feministak...).
J.3.7.2.– Debateak, estrategiak, kezkak eta premiak partekatzea Estatuako GGKEen Koordinakundearekin, aldi berean gure partaidetza sendotuz GGKEen Koordinakunde Automatikoen Sarean. Quorum Globala aktibatzeko koordinatzea.
● E.2.8.– Gure diskurtsoa eta hego-ikuspegia sartzea lan egiten dugun gune eta sareetan
J.2.8.1.– Gure ikuspuntua eta lankidetzaren gaia sartu dugu orain arte ez zegoen gure eta debateetan (horren adibidea, lankidetza hirugarren sektoreko legean sartu izana)
J.2.8.2..– Mundu globalizatu bateko arazoen erlazioari buruz sentsibilizatzen saiatu gara parte hartze duten sare eta guneetan.
J.2.8.3.– Hegoko esperientziak ezagutzera eman ditugu, iparrerako ikaskuntza bezala.
J.2.8.4.– Hegoko arazoak tokian tokiko arazoekin lotu ditugu, gu gauden sareetako ikuspegi lokal globalean sentsibilizatzen saiatuz.
J.2.8.5.– Lankidetza indartzeko batzen diren agenteen koordinazio bat lortzeko, etengabeko elkarrizketa izatea Euskal Fondoarekin udal-jarduerak batera ezartzeko. (Udal-estrategia).
J.2.8.6.– Etengabeko elkarrizketa hori mantentzea hegoarekin, lankidetza-arloan diskurtsoak eraikitzeko agente garrantzitsua denez.
J.2.8.7.– Erakunde publikoekin lankidetzan hastea lankidetza politikaren legitimazio sozialean.
● E.2.9.– Aurrera egitea unibertsitate eraldatzaile baten eskutik «Behatoki» misto bat sortzeko lanean.
J.2.9.1.– Gutxienez urtean «Topaketa» bat egitea unibertsitatean lan egiten duten agenteen artean.
J.2.9.2.– Aurrera egitea «gune» fisiko bat sortzean edo ez, non unibertsitateari lotutako agente eraldatzaileekin uztartzeko aukera izango den.
J.2.9.3.– EHUren Gipuzkoako campusaren barruan garatzen diren «jardunbide egokiak» sistematizatzea.
J.2.9.4.– EHUren Gipuzkoako campusaren barruan jardunbide egokiak ezartzen edo ahalbidetzen dituzten agenteak sistematizatzea eta zabaltzea.
J.2.9.5.– Campuseko erabaki-organoetan politikoki eragiten saiatzea, jasotako «jardunbide egokiak» balioan jar daitezen.
J.2.9.6.– Elkarrizketako eta trukeko gune etengabeak unibertsitateko agente eraldatzaileekin (adibidez: Zuzenbide Fakultateko Klinika Juridikoa).
J.2.9.7.– Parte hartzea eta laguntzea identifikatutako «jardunbide egokien» arteko batekin, Koordinakundearen GGKEak jardunbide horietan parte hartuz (adibidez energia berriztagarriei buruzko tesina eta Goiner aztertutako GGKE kide batzuekin).
● E.2.10.– Sentsibilizazio- eta salaketa-jarduerak egitea pobrezia desagerrarazteko astearen esparruan.
J.2.10.1.– Plataforma eta sareekin koordinatuta, EAEko hiru lurraldeetan egiten diren salaketen buru izatea urriaren 17aren inguruan.
J.2.10.2.– Data horren erakarpen mediatikoa aprobetxatzea gure diskurtsoa gizarteari, erakundeei, komunikabideei eta abar helarazteko.
J.2.10.3.– Ahalik eta agente gehien sartzen saiatzea astearen inguruan egiten diren jardueretan (banderak erakunde publikoetan, hiri-autobusak logoarekin, doako tartekiak prentsan...).
J.2.10.4.– Gutxienez 2 jarduera garrantzitsu eta aipagarri egitea hiru hiriburuetako bakoitzean urriaren 17aren inguruan.
J.2.10.5.– Astearen jarduerak eskualdeetara eta udalerrietara deszentralizatzen saiatzea.
EMAITZAK
3. emaitza:
ERREFERENTZIAZKO ERAKUNDEA
Erakunde kideen eta Koordinakundearen beraren gaitasunak hobetzen dira beren helburuak modu koordinatu, eraginkor eta efizientean, barne-koherentziarekin eta genero-ekitatearekin lortzeko; aldi berean, Koordinakundetik sektorera eskaintzen zaizkion zerbitzuak optimizatzen eta eguneratzen dira, eta bereziki erakunde kideei.
ADIERAZLEAK
AE.3.1.– Prestakuntzako urteko plangintza bat diseinatu eta ezarri da, Koordinakundearen beraren gogoeta-prozesuaren eta hainbat gunetan eztabaidatzen ari den klabe eraldatzaileagoko lankidetza-eredu berri baterako trantsizio-prozesu baten ondorioetan detektatutako premiei erantzungo diena.
AE.3.2.– Gutxienez bi ikerketa egin eta argitaratu dira hitzarmen honen indarraldian, eta ondorioak partekatu eta sozializatu egin dira ondorio horiek oinarri eta baliabide gisa erabiltzen saiatzeko sektorearen eta lankidetza-politika beraren indartzean.
AE.3.3.– Zerbitzu Plan bat jarri zaie Koordinakundearen erakunde kideei, erakunde horien lana erraztuko duten enpresa eta oroharreko zerbitzuen oinarri eguneratuaren bidez, baita materialen dohaintza eta maileguen zerbitzua protokolizatuz ere.
AE.3.4.– Koordinakundeko lan koordinatua bultzatzeko Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzako lantalde espezifiko bat finkatu da.
AE.3.5.– Genero-lantaldeak hilean behingo bere bilerekin jarraitzen du, baita barruko genero-politika ezartzearekin jarraitzeko beharrezkoak diren jarduerekin ere.
AE.3.6.– Egun dauden gogoetako eta koordinazioko guneak sendotu eta hobetu egin dira (Lurralde Batzordeak eta lantaldeak).
AE.3.7.– Gune berriak sortu dira Koordinakundearen barne-debateetan parte hartzeko, gogoeta egiteko eta eguneratzeko.
AE.3.8.– Gida bat artikulatzen hasi gara, GGKE kideen materialen baliabide-katalogo bat Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzaren arloan, sektorera etorri nahi duenarentzat erreferentzia gisa baliagarri izango dena.
AE.3.9.– Gure gaiari lotutako datu, baliabide eta informazio orokorrak sistematizatu dira, hala nola boluntarioen dossierra, deialdi publikoen taulak...
EKINTZAK
● E.3.1.– Sektorea eta GGKE kideak sendotzeko klabean, urteko prestakuntza-plan koherente eta GGKEekin adostutako bat lantzea, trantsizio posiblerako lagungarria izango dena lankidetza-eredu berri baterantz.
J.3.1.1.– Erakunde espezifikoekin izandako gogoeta-prozesuaren ondorioen fruitu diren debate-prozesuak eta lantaldeak babestea, beren inputekin emaitzak behar bezala lortzeko lagungarri izango direnak. (ODS, Mikrokredituak, Errefuxiatuak, Eragin Politikorako Erremintak...).
J.3.1.2.– Prestakuntzak egitea GGKEen ustez egokiak, bidezkoak eta beharrezkoak diren aktualitateko gaietan («gerrilla-marketina» 2.0 komunikazioa, antolamendu-prozesuen klabean), prestakuntza horiek sendotzeko.
J.3.1.3.– Hainbat gairen barruan kokatutako prestakuntza-prozesuak, hala nola genero-estrategiak, ekitatearen aldeko antolamendu-aldaketa, komunikazio-eredu berriak, barne-komunikazioko eredu berriak...
● E.3.2.– Ikerketak informazio-oinarri zorrotz gisa proposamenak, politikak, diskurtsoa eta abar eraikitzeko.
J.3.2.1.– Eusko Jaurlaritzaren Enpresen Nazioartekotze Politikari buruzko ikerketa amaitzea, sozializatzea eta zabaltzea.
J.3.2.2.– Ikerketak egitea eta sistematizatzea foru-administrazioetako politiken koherentziaren arloan.
J.3.2.3.– Euskal politika publikoen analisiaren ikerketa kuantitatibo eta kualitatibo berria egitea (2018).
● E.3.3.– Koordinakundea utilitateko eta zerbitzuetako baliabide-zentro gisa sektoreko GGKEentzat.
J.3.3.1.– GGKE kideen lan egiteko enpresa arduradun eta gomendagarrien zerrenda eguneratzea (ahal dela baldintza onetan).
J.3.3.2.– Erakundeei material-maileguak egiteko Koordinakundeak dituen baliabideen eguneratzea eta zerrenda.
J.3.3.3.– GGKE kideen lana errazten duten zerbitzu ludiko eta kulturalen (antzerki konpainiak, catering ekologikoa...) zerrenda sortzea.
J.3.3.4.– Elkarrizketa-zerbitzua erakundeei egiten zaizkien dohaintza ugarietan.
J.3.3.5.– GGKE kideentzat erabilgarriak diren datu-baseak erabiltzea eta zabaltzea.
J.3.3.6.– GGKEen direktorioa eguneratzea eta zabaltzea (2018).
J.3.3.7.– GGKEei arreta eta aholkularitza emateko zerbitzua, baita herritarrei oro har ere, nazioarteko elkartasunarekin, boluntariotzarekin, lankidetzarekin, eta abar, lotutako gaietan.
● E.3.4.– Eraldaketa sozialerako hezkuntza aztertzen eta koordinatzen duten gune berrien (lantaldeak) sendotzea eta sortzea.
J.3.4.1.– Gipuzkoan sendotzea, unibertsitatearen proiektu espezifikoari lotutako taldeaz haratago, koordinazio-lantaldea, eta Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzari lotutako lanaren egutegia finkatzea.
J.3.4.2.– Bizkaian koordinazioko gune bat (lantalde bat) sortzea eta lurraldeko GGKE kideen hezkuntza-jarduerak egutegian finkatzea.
J.3.4.3.– Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzako edo sentsibilizazioko gutxienez jarduera edo ekintza bat egitea lurralde bakoitzeko, betiere GGKE kideek aktiboki parte hartzen badute.
J.3.4.4.– Lantalderik gabe, propio, baina koordinatzeko eta Hezkuntzako jarduerak egutegian zehazteko helburuarekin, Araban gune bat sortuko da Lurralde Batzordean.
● E.3.5.– Koordinakundean genero-politika ezartzearekin jarraitzea.
J.3.5.1.– Lurraldeko genero-bitartekoak hautatzea, baita lurraldez gaindiko lantalde edo organoetan.
J.3.5.2.– Genero-ekitateko ikuspegia zeharka gauzatzea Koordinakundearen material guztian, diskurtsoan eta abar.
J.3.5.3.– Politiken eta generoaren koherentzia-ikerketan (edo ikerketaren sistematizazioan) aurrera egitea.
J.3.5.4.– Genero-ekitatearekin zuzenean lotutako gaiei buruzko prestakuntza espezifiko bat gutxienez egitea.
J.3.5.5.– Genero-ikuspegia zeharka gauzatuko da Koordinakundearen eskutik ematen den prestakuntza guztietan.
J.3.5.6.– Genero-ekitatearen aldeko prozesu bat egiteko aukeran aurrera egitea hitzarmenaren bi urteko indarraldian.
J.3.5.7.– Aurrera egitea Koordinakundearen genero-ikuspegia duten aurrekontuen azterketan.
E.3.6.– Batzarrak eta guneak erabakitzeko eta gogoeta egiteko organo gisa.
J.3.6.1.– Koordinakundean dauden egiturak indartzen eta aberasten jarraitu dugu, erakundeen parte-hartzea eragiten duten elementuak bilatzen saiatuz.
J.3.6.2.– Ohiko gune edo lantaldeak sendotu dira, gutxienez beste bat sortzea eraginez.
J.3.6.3.– Aurrera egin dugu biltzeko gune operatibo bihurtzeari dagokionez, teknologia berriak erabiltzeko moduan eta joan-etorriak saihestuz, skype bidezko bilerak ahalbidetuz lurralde-ordezkaritzetatik.
● E.3.7.– Langune berriak aktibatzea posizionamenduak adosteko eta lan-metodologiak diseinatzeko hitzarmen honen indarraldian.
J.3.7.1.– Lantaldea Emergentziazko Laguntza eta Laguntza Humanitarioaren arloan, gai honetan Koordinakunde gisa adostutako posizionamendu bat izateko.
J.3.7.2.– Aurrekontuen taldea horri buruzko gure esparru-dokumentua eguneratzeko eta ahalduntzeko debateko horretan egon nahi duten GGKEen Koordinakundearen barruan.
J.3.7.3.– Tresnak. Gogoeta-prozesuaren deliberazioak amaitzeko, egungo debatean laguntzen duten erabaki maioritarioak (eta minoritarioak, kasuan kasu) biltzen dituen dokumentu bat lantzea.
J.3.7.4.– Barne-koherentzia. Koordinakundearen indarreko araudia eta dokumentazioa berrikusteko eta eguneratzeko asmoarekin.
J.3.7.5.– Erakundeen koherentzia. Eragin politikoei eta ikerketei lotua, talde eragile bat sortuko da gai honetan administrazioetan ibilbide-orri bat diseinatu eta zuzendu dezan.
● E.3.8.– Koordinakundea erakunde kideen baliabideei buruzko informazio-biltzaile gisa.
J.3.8.1.– Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzaren arloan dauden jarduera, material eta abar guztiak sistematizatzen dituen baliabide-gida bat berriz lantzen hastea.
J.3.8.2.– Gure webguneko «agenda» atala indartzea, non gure gaiekin zerikusia duten jarduerei buruzko informazioa ematen den.
J.3.8.3.– Erakunde kideei ahalbidetzea eurak izatea beren informazioak gune erkideetan partekatzen dituztenak.
● E.3.9.– Boluntariotzari buruzko informazioak, borondatezko lankide gazteentzako bekak, diru-laguntzen deialdi publikoak, eta abar zentralizatzen jarraitu dugu.
J.3.9.1.– Boluntariotzaren dossierra eguneratzea. (2018).
J.3.9.2.– Argazki-artxiboa eskaintzea.
J.3.9.3.– Gure bulegoetan artatzea GGKEen munduarekin lehen harreman bat izan duen jendea.
J.3.9.4.– Jendearentzat oro har interesgarriak izan daitezkeen prestakuntzei eta abarrei buruzko informazio orokorrak sistematizatzea.