EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017244

131/2017 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena; honen bitartez, xedatzen da argitara dadila Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2017ko enplegu publikoaren eskaintza egiteko erabakia, Gobernu Kontseiluak hartua, eta, halaber, 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen da Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plaza-kopurua.

Xedapenaren zenbakia: 201700131
Xedapenaren data: 2017-12-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201706202
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Gobernu Kontseiluak, 2017ko abenduaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2017ko enplegu publikoaren eskaintza onartu du eta 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartu du Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plaza-kopurua; beraz, beharrezko zabalkundea emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2017ko enplegu publikoaren eskaintza onartzen duen eta 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostu-kopurua sartzen duen erabakiaren testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Eranskinean dago jasota.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 5a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 5EKO 131/2017 EBAZPENARENA
ERABAKIA, Gobernu Kontseiluarena, 2017ko abenduaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2017ko enplegu publikoaren eskaintza onartzen duena eta Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostu-kopurua 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluan ezarritakoaren arabera (lege hori aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legearen idazkera), «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, «Giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, enplegu publikoaren eskaintza egin behar da, edo langile-beharrizanak betetzeko antzeko beste kudeaketa-tresnaren bat erabili behar da; horretarako, beharrezkoa izango da sortutako plaza horiek betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea».
Arau horietan ezarritakoa betetzeko, Gobernu Kontseiluaren erabaki honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren eskaintza onartzen da; aurrekontu-zuzkidura duten plaza hutsak sartu dira eskaintza horretan, hain zuzen ere, zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako geroago betetzeko utzi ezin direnak.
Txanda librean eta barne sustapeneko txandan betetzeko plazak eskaintzen dira (Erabaki honen I. eta II. eranskinetan zehaztuta daude).
Bi txandetan eskainitako plaza guztietatik, plaza hutsen % 7 gordeko dira desgaitasuna duten pertsonentzat (halakotzat joko dira Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan zehaztutakoak), betiere, hautaketa-prozesuak gainditzen badituzte eta egiaztatzen badute desgaitasun bat dutela, lanpostuaren zereginetan aritzeko bateragarria dena. Hartara, pixkana-pixkana lortu nahi da Administrazio Publiko bakoitzean, guztira, % 2 izatea langile horiek. Eskainitako plazen ehuneko bi desgaitasun intelektuala duten pertsonek betetzeko izango da, eta gainerakoa, beste edozein desgaitasun-mota egiaztatzen duten pertsonek betetzeko.
Desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa, bai eta horien kopurua ere, hautaketa-prozesuen deialdietan zehaztuko da.
Hezkuntza Administrazioari dagokionez, enplegu publikoaren bigarren eskaintza bat onartu da 2017rako (Maisu-maistren Kidegoa), gehituko zaiona Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko otsailaren 13ko Aginduaren bidez onartutakoari (2017ko otsailaren 17ko EHAA, 34. zk.). Beraz, 2017rako enplegu publikoaren eskaintzan 795 plaza sartu dira.
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70.1 artikuluan ezarritako epean gauzatuko da enplegu publikoaren eskaintza, bai eta horri dagozkion deialdiak ere.
Bestalde, Segurtasuneko sailburuak ezagutzera eman dio Gobernu Kontseiluari Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko deialdiaren proposamena (XXVII. promozioa).
Halaber, Osasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluari ezagutzera eman dionaren arabera, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak 2017ko azaroaren 9an onartu zuen guztira zenbat plaza sartu diren 2016. eta 2017. urteetako enplegu publikoaren eskaintzan. Enplegu publikoaren eskaintza horretan, 3.335 plaza daude, kategoria profesional desberdinetakoak; horietatik, 3.016 dira txanda librekoak, eta 319 gorde dira barne sustapeneko txandarako.
Horrela, bete egiten da 2017ko ekainaren 23an Osakidetzaren eta SATSE, SME eta UGT erakunde sindikalen artean egindako Osasuneko Mahai Sektorialean lortutako aurreakordioaren 1.1 ataleko aurreikuspena, eta hautaprobak 2018. urteko lehen seihilekoan zehar egitea aurreikusi da.
Eusko Jaurlaritzaren enplegua egonkortzeko politikak betetzea dute helburu aurreko proposamen horiek, eta 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartu dira, enplegu publikoko plaza gisa.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.1) artikulua betez, erabaki hau hartu du Gobernu Kontseiluak:
ERABAKIA
Lehengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen 2017rako enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen I. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren bigarren eskaintza onartzea (2017). Erabaki honen II. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira, eta hori gehitu behar zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko otsailaren 13ko Aginduaren bidez onartutako 2017rako enplegu publikoaren eskaintzari (740 plaza.)
Hirugarrena.– Dagozkion deialdietan zehaztuko dira eskainitako plazak lortzeko prozedurak eta baldintzak, bai eta desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa ere.
Laugarrena.– 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzea Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko plazak (XXVII. promozioa), III. eranskinean adierazten direnak.
Bosgarrena.– 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren enplegu publikoaren eskaintzako plazak (estatutupeko langile finkoak), IV. eranskinean adierazten direnak.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina erabaki honek.
ERABAKIAREN I. ERANSKINA
Administrazio orokorra eta organismo autonomoak.
Txanda irekia:
Administrari laguntzaileen kidegoa: 40.
Mendekoen kidegoa: 70.
Barne-sustapena:
Administrari laguntzaileen kidegoa: 40.
ERABAKIAREN II. ERANSKINA
Hezkuntza-dministrazioa,plaza kopurua.
Maisu-maistren kidegoa:55.
ERABAKIAREN III. ERANSKINA
Ertzaintza, plaza-kopurua.
Oinarrizko eskalako agenteen kategoria: 300.
ERABAKIAREN IV. ERANSKINA
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, plaza-kopurua.
Estatutupeko langile kontratudun finkoak.
Txanda librea: 3.016.
Barne-sustapena: 319.