EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017243

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 22koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebatzi egiten baita garapenerako lankidetzako «Ignacio Ellacuría» sariaren 2017ko edizioa.

Xedapenaren data: 2017-12-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201706180
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/11/09an argitaratutako 2017/11/07ko EBAZPENA [201705358]

Azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuan dago araututa (azaroaren 28ko EHAA, 228. zk.) garapenerako lankidetzako «Ignacio Ellacuría» saria.
Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2017ko azaroaren 7ko Ebazpenaren bidez (urriaren 9ko EHAA, 214. zk.), garapenerako lankidetzako «Ignacio Ellacuría» sariaren 2017ko edizioaren deialdia egin zen.
Epaimahaia bildu da deialdiko ebazpen horren seigarren oinarrian adierazitako moduan, eta, azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraikiz, gaia eztabaidatu du. Horren ondorean, epai justifikatua eta ebazpen-proposamena eman ditu.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Saria ematea.
Lolita Chávez Ixcaquic andreari ematea garapenerako lankidetzako «Ignacio Ellacuría» saria, giza eskubideen defentsan egin duen lana aintzat hartzeko xedez, baita ere herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko lana ere.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 22a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.