EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017243

1485/2017 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpeneko akatsak zuzentzen dira. Ebazpen horren bidez, fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide taldeko (lanpostu funtzional hauek izan ezik: fakultatibo espezialista familia medikua-LMAT eta fakultatibo espezialista Pediatriako medikua-LMAT) eta zehazten diren osasun zerbitzuetako erakundeetan destinoak izateko lekualdatze-lehiaketa deitzen da.

Xedapenaren zenbakia: 201701485
Xedapenaren data: 2017-12-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201706169
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/11/30rean argitaratutako 2017/11/10reko 201701398 EBAZPENA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan akatsak edo omisioak antzemanez gero, maila bereko xedapen bidez zuzenduko direla, testuingurutik argi ondorioztatu ezin direnean eta zuzenketa horiek dokumentuaren eduki edo zentzuaren benetako edo itxurazko aldaketa dakarrenean.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenean, 2017ko azaroaren 30eko 229. zenbakiko EHAAn argitaratutakoan, akatsak ikusi dira eta horiei aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatu behar zaie.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpena aldatzea; hots, fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide taldeko (lanpostu funtzional hauek izan ezik: fakultatibo espezialista familia medikua-LMAT eta fakultatibo espezialista Pediatriako medikua-LMAT) lekualdatze-lehiaketa deitzeko ebazpena aldatzea, hurrengoei dagokienez:
2017/5795 (63/33) orrialdean,
Honako hau dioen tokian:
«Kategoria: Ospitale Farmaziako F.E. Mediko-Teknikoa
Lanpostu funtzionala: Ospitale Farmaziako F.E. Mediko-Teknikoa»
Hau esan behar du:
«Kategoria: Ospitale Farmaziako F.E. Mediko-Teknikoa
Lanpostu funtzionala: Ospitale Farmaziako F.E. Mediko-Teknikoa»
2017/5795 (63/35) orrialdean,
Honako hau dioen tokian:
«Kategoria: Farmaziako F. Teknikoa
Lanpostu funtzionala: Farmaziako F. Teknikoa»
Hau esan behar du:
«Kategoria: Farmaziako F. Teknikoa
Lanpostu funtzionala: Farmaziako F. Teknikoa»
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzako 2017ko lekualdatze lehiaketako web orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honetan jasotako bi kategorietan, eskabideak aurkezteko epea handitzea 8 egun baliodunetan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenak emandako epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori azkeneko eguneko 14:00etan amaituko da.
Beste ekintzetan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenean ezarritakoa mantentzen da.
Laugarrena.– Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
M ª JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.