EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017242

IRAGARKIA, 2017ko abenduaren 13koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, desjabetze-espedientean preziamendu-orriaren izapidea jakinaraztekoa.

Xedapenaren data: 2017-12-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201706162
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/04an argitaratutako 2017/06/16ko AGINDUA [201703369]

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, zuzenean jakinaraztea lortu ez denez ««Txingudi-Bidasoa» Kontserbazio Bereziko Eremua, Plaiaundiren atzealdea»ren desjabetzeak ukitutako zenbait finken jabeei honako errekerimendu honen jakinarazpena egiten zaie: desjabetzegai diren ondasun eta eskubideei egozten zaien balioa zehazten duen haztapen-orria, hiru aletan, aurkezteko, bidezko deritzeten arrazoibideak gehituta. Balorazioak arrazoituta egon beharko du nahitaez eta peritu baten izenpeak bermatu ahal izango du, gastu hauek haien kontura izanik.
Preziamendu-orria Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzan aurkeztu ahal izango da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) 20 eguneko epean, honako jakinarazpena eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 13a.
Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,
PABLO GARCIA ASTRAIN.