EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017242

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko administraziorako posta-zerbitzuaren kontratazioaren lizitaziorako deialdia egiten duena (2018-2019).

Xedapenaren data: 2017-12-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201706154
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen atala: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:
1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio-zerbitzua.
2) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa: 945 01 85 17.
5) Fax: 945 01 87 06.
6) Helbide elektronikoa: contratacion.rrgg@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren Internet Helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epe-muga baino 6 egun lehenago.
c) Espedientearen zenbakia: KM/2017/014.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: posta zerbitzuak.
c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.
d) Gauzatzeko / Entregatzeko tokia: plegu teknikoetan azaldutako eraikinak.
e) Gauzatzeko / Entregatzeko epea: 24 hilabete.
f) Luzapenaren onarpena: bai, bi luzapen. lhena, 2020 urterako; eta, bigarrena, kontratuaren hasierako iraupena berdindu arte.
g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 64110000.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 44.237.763,86 euro.
5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.
2018: 10.057.198,40 euro + 2.112.011,67 euro (BEZ). Guztira: 12.169.210,07 euro.
2019: 10.052.942,21 euro + 2.111.117,86 euro (BEZ). Guztira: 12.164.060,07 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin-betikoa (%): lizitazio-aurrekontuaren % 5.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: bai, baina aukeran karatulako 29.2.3 klausulan ezarritako kaudimenaren ordezko modura aurkeztu daiteke.
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzario eta kaudimen tekniko eta profesionala: karatularen 29.2.3 klausulan ezarritakoak
c) Bestelako betebehar batzuk: Posta Zerbitzuen Enpresa Emaileen Errolda Orokorrean izena emanda izatea (A eta B ataletan). Administrazioaren jakinarazpenetan ziurtasun-sistema bat egiaztatzea (preskripzio teknikoen pleguetako 4.2.f) atala).
d) Erreserbatutako kontratuak: ez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 22ko 13:00ak.
b) Aurkezpen-modua: paperean zein lizitazio elektronikoa.
c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia-San Sebastián, 1 (Lakua), M eraikineko 3. solairua.
d) Lizitatzailea zenbat denboran dagoen derrigortuta enkantea mantentzera: proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik 2 hilabete.
e) Aldagairik onartzen den: ez
9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
– Eskaintza ekonomikoa: 78 puntu.
– Kontratua gauzatzeko antolakuntza: 22 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.
10.– Eskaintzak irekitzea.
Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko urtarrilaren 30eko 12:00ak.
11.– Beste argibide batzuk.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
13.– Atari informatiko edo web-orri honetan dago deialdiari buruzko informazioa, eta bertan eskura daitezke pleguak: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2017ko abenduaren 12an.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 14a.
Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,
NEREA KARMELE LOPEZ-URIBARRI GOICOLEA.