EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017242

AGINDUA, 2017ko abenduaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Barakaldon (Bizkaian) dagoen «Beurko Check» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-12-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201706148
Maila: Agindua
Barakaldoko «Beurko Check» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); azaroaren 3ko 1796/2008 Errege Dekretua, zeinaren bidez Automozioko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen da eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dira (azaroaren 25eko BOE), eta 2010eko ekainaren 8ko 153/2010 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (2010eko abenduaren 9ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2017-2018 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode-zenbakia: 48017253.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: Beurko Check.
Titularra: Centro de Diagnosis de Vehículos Beurko Check SL.
Helbidea: Ibaibe kalea, Beurko poligonoa, 13.–15. pabiloia.
Udalerria: Barakaldo.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– «Automozioa» Goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Familia: Garraioa eta ibilgailuen mantenimendua.
○ Karrozeriako erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
○ Ibilgailuen elektromekanikako erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
○ Automozioko goi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dakar berez hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.