EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017242

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2017ko azaroaren 27koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2017. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri ematen duena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-11-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201706143
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/12/11n argitaratutako 2017/11/27ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201705933]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Horrelako hutsak aurkitu dira Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren 2017ko azaroaren 27ko ebazpenaren testuan (2017ko abenduaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 234. zk.). Ebazpen horren bitartez, 2017. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri eman da. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
I. eranskinetik V. eranskinera bitarteko eranskinak akasdunak dira –2017/5933 (8/2) orrialdean eta hurrengoetan argitaratu dira– eta ondoren jasotako eranskinek ordeztuko dituzte horiek.
I. ERANSKINA
ONARTUTAKO ESKAERAK (73)
II. ERANSKINA
SOLICITUDES ADJUDICADAS EN EL CAPÍTULO IV (71)
III. ERANSKINA
VII. KAPITULURAKO ESLEITUTAKO ESKAERAK (14)
IV. ERANSKINA
VII. KAPITULUKO ORDEZKO ESKAERAK (10), LEHENTASUN-ORDENAN
V. ERANSKINA
EZETSITAKO ESKAERAK