EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017242

ERABAKIA, 2017ko abenduaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, irakasle-ikertzaileen 2017ko lan eskaintza publikoan aterako diren plazei behin-behineko langileak egonkortzeko plazak gehitzea onartzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-12-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201706141
Maila: Akordioa
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Ekainaren 27ko 3/2017 Legeak, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrenak, 19.Bat.6 artikuluan, artikulu horretako Bat.2 ataleko J) letran jasotako irakasle-ikertzaileen lan eskaintza publikorako tasa gehigarri bat aurreikusten du behin-behineko langileak egonkortzeko. Tasa horrek barne hartuko ditu, gehienez ere, aurrekontuetan diruz hornituta egonik 2016ko abenduaren 31tik atzerako hiru urteetan behin-behinean eta etenik gabe beteta egon diren plazen % 90.
Egonkortze prozesu horiek egituratuko dituzten lan eskaintzak 2017tik 2019ra arteko ekitaldietan argitaratu beharko dira kasuan kasuko aldizkari ofizialetan, eta kasuan kasuko ministerioko sail eskudunek koordinatuko dituzte.
Hautaketa prozesuotan, betiere, lehia askea bermatuko da, baita berdintasun, meritu, gaitasun eta publikotasun printzipioa ere.
Langileak egonkortzeko prozesuen ondorioz ezingo da, inola ere, gasturik edo langilerik gehitu, eta horietan eskainiko diren plazak behin-behineko langileek betetako lanpostu estrukturalak izan beharko dira nahitaez.
Adierazitakoarekin bat, 39 dira UPV/EHUko irakasle-ikertzaileen 2017ko lan eskaintza publikoari gehituko zaizkion plazak, guztiak ere, irakasle agregatuenak.
Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak bilera egin zuen 2017ko uztailaren 11n, eta irakasle-ikertzaileen 2017ko lan eskaintza publikoan aterako diren plazei beste 39 plaza gehitzearen alde agertu zen.
Hori guztia kontuan hartuta, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak hau
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Onartzea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen 2017ko lan eskaintza publikoan aterako diren plazei behin-behineko langileak egonkortzeko beste 39 plaza gehitzea. Lan eskaintza publiko horri gehituko zaizkion plazak I. eranskinean jasotakoak dira, eta horien deialdia Estatutuetako 28. eta 34. artikuluetan ezarritakoarekin bat egingo da.
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian txertatzea.
Leioa, 2017ko abenduaren 14a.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.
Idazkari nagusia,
PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.
I. ERANSKINA
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleikertzaileen 2017ko lan eskaintza publikoan aterako diren plazei behin-behineko langileak egonkortzeko gehitutako plazak
Lan kontratudun langileak.