EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017242

ERABAKIA, 2017ko abenduaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, irakasle-ikertzaileen 2017. urteko lan-eskaintza publikoa onartzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-12-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201706140
Maila: Akordioa
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Ekainaren 27ko 3/2017 Legeak, 2017. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrenak, 19.Bat.2 J) artikuluan, sektore eta administrazio jakin batzuetan langile berriak hartzeko mugari salbuespen bat aurreikusten dio; baldin eta, gehienez ere, % 100eko birjartze tasa ezarriko zaien gastuen aurrekontuen I. kapituluaren aurrekontu eskuragarritasunak errespetatzen badira, betiere dagokien administrazio publikoek dena delako deialdiak baimentzen badituzte, aldez aurretik egiaztatuta aipatutako plazen lan eskaintza publikoak ez diola eragingo, ez delako unibertsitaterako ezarritako aurrekontu egonkortasun helburuak betetzeari, ez Aurrekontu Egonkortasun eta Finantza Jasangarritasunerako apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak finkatutako gainerako mugei.
Atal horretan, bestalde, zehaztuta dago lan kontratudun irakasle doktoreen plazak hutsik geratzen badira plaza horretako irakaslea unibertsitateko irakasleen kidego batean sartu delako, plaza hori hurrengo ekitaldiko birjartze tasan sartu ahal izango dela.
Hori kontuan hartuta, aztertu da behin betiko zenbat baja egon den irakasle-ikertzaile iraunkorren edo finkoen plantillan, eta 2016an, guztira, 161 irakasle izan dira.
Aurreko paragrafoan aurreikusitako birjartze tasaren mugaren barruan, unibertsitate bakoitzak eskainitako plazen kopuru osoaren % 15 gutxienez bideratu beharko du nahitaez Ramón y Cajal programa amaitu eta I3 ziurtagiria lortu duten ikertzaile doktoreak lan kontratudun langile finko gisa kontratatzera.
Era berean, 3/2017 Legeak, ekainaren 27koak, 2017. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrenak, 19. artikuluaren bosgarren atalean honako hau dio: «La validez de la autorización contenida en el apartado Uno.2 de este artículo estará condicionada a que las plazas resultantes de la aplicación de la tasa de reposición de efectivos definida en el apartado Uno.3, se incluyan en una Oferta de Empleo Público que, de conformidad con lo establecido en el apartado 2 del artículo 70 de la Ley 7/2007, de 12 de abril, deberá ser aprobada por los respectivos órganos de Gobierno de las Administraciones Públicas y publicarse en el Boletín oficial de la Comunidad Autónoma o, en su caso, del Estado, antes de la finalización del año 2017.
La validez de la autorización contenida en el apartado Uno.2 de este artículo estará igualmente condicionada a que la convocatoria de las plazas se efectúe, mediante publicación de la misma en el Diario Oficial de la Comunidad Autónoma o, en su caso, del Estado, en el plazo improrrogable de tres años, a contar desde la fecha de la publicación de la Oferta de Empleo Público en la que se incluyan las citadas plazas, con los requisitos establecidos en el párrafo anterior, de conformidad con lo dispuesto en el apartado 1 del artículo 70 de la Ley 7/2007, de 12 de abril, del Estatuto Básico del Empleado Público».
Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak (CPU/UIB) bilera egin zuen 2017ko azaroaren 27an, eta irakasle-ikertzaileen plantillarako 2017an egingo den Lan Eskaintza Publikoan aterako diren plazen alde agertu zen.
Horregatik guztiagatik, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen proposamenez, Gobernu Kontseiluak honako hau
ERABAKITZEN DU:
Lehenengoa.– Onartzea 2017rako Lan Eskaintza Publikoa Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen plantillarako eta, hain zuzen ere, I. eranskinean zehaztutako plazetarako. Lan Eskaintza Publikoa Estatutuen 28. eta 34. artikuluetan zehaztutakoari jarraituz egingo da.
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Leioa, 2017ko abenduaren 14a.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.
Idazkari nagusia,
PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.
I. ERANSKINA
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLE-IKERTZAILEEN LAN ESKAINTZA PUBLIKOA 2017. URTERAKO
FUNTZIONARIOAK ETA LAN KONTRATUDUNAK