EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017241

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Euskadiko Trenbide Sare Berrian Atotxako (Donostia) abiadura handiko geltokiko eraikuntza proiektua idazteko laguntza teknikoari eta kontsultoria zerbitzuari buruzko lizitazioaren berri emateko dena.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2017-12-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201706130
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Euskadiko Trenbide Sare Berrian Atotxako abiadura handiko geltokiko (Donostia) eraikuntza proiektua idazteko laguntza tekniko eta kontsultoria zerbitzua.
c) Burutzatzeko/entregatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Burutzeko/entregatzeko epea: hamabi (12) hilabete.
e) Luzapenak: ez.
f) Loterik: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, esleipen-irizpide hauen arabera: Irizpide objektiboak; Proposamen Ekonomikoa (balorazioa, 0 eta 40 puntu artean); Egiteko epea (balorazioa, 0 eta 11 puntu artean). Irizpide subjektiboak; Arkitektura eta jardueraren hiri integrazioaren proposamena (balorazioa, 0 eta 15 puntu artean); Jarduera egiteko eta trenbide zerbitzua mantentzeko faseen azterlana (balorazioa, 0 eta 15 puntu artean); lizitatzaileak proiektua exekutatzeko proposatutako metodologia eta eskaintza teknikoa (balorazioa, 0 eta 10 puntu artean); Baliabide laguntzaileen balorazioa (balorazioa, 0 eta 9 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: milioi bat berrehun eta laurogeita bost mila ehun eta hogeita bost (1.285.125,00) euro, BEZik gabe.
5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Fax: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 18a.
g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20017147)
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2018ko urtarrilaren 25eko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen al da: ez.
9.– Bestelako informazioa: baldintza partikularren pleguak, karatulak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2017ko abenduaren 12a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.