EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017240

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzukoa, «manometriak, phmetriak eta arnasan botatako hidrogenoaren testa egiteko produktu eta ekipoak hornitzea» izeneko espedienteari dagokion lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-12-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201706102
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Arabako ESI.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ekonomia eta Finantza Kudeaketa Unitatea, Kontratazio Administratiboko Atala, Adriano VI.a kalea 20 – 2. solairua., 01008 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 29 41 25. Faxa: 945 00 67 42.
c) Espediente-zenbakia: G/110/80/1/1809/O101/0000/122017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: manometriak, phmetriak eta arnasan botatako hidrogenoaren testa egiteko produktu eta ekipoak hornitzea.
c) Loteak eta kopurua: bi lote.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpide beteta.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 72.880,00 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 167.624,00 euro (BEZik gabe).
5.– Behin betiko bermea: ez.
6.– Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: ikusi 1b) puntua.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Bestelako betekizunak, kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokienez: ikusi oinarriak
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 12a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan adierazitakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikusi b) puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak: klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:
a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 50 puntu
– Balorazio teknikoa. 50 puntu.
b) Formuletan oinarritutako irizpideak: 50 puntu
– Prezioa: 45 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: erakundea: Ekonomia eta Finantza Kudeaketa Unitatea, Adriano VI.a kalea 20 – 2. solairua., 01008 Vitoria-Gasteiz. Eguna: 2018ko urtarrilaren 19a, 12:30ak baino lehen.
Eskaintzak irekitzea, alderdi ekonomikoari eta formula bidez baloratu daitezkeen irizpideei dagokienez: erakundea: Ekonomia eta Finantza Kudeaketa Unitatea, Adriano VI.a kalea 20 – 2. solairua., 01008 Vitoria-Gasteiz.Eguna: 2018ko otsailaren 9a, 12:30ak baino lehen.
11.– Beste argibide batzuk: ez.
12.– Iragarpen-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 4a.
Kontratazio Mahaiko presidentea,
FERNANDO ENCINAR MARTÍN.