EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017240

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 13koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Euskararen Aholku Batzordeko batzorde-atal berezien zein Batzorde-atal Iraunkorraren osaera jakinaraztekoa.

Xedapenaren data: 2017-12-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201706093
Maila: Ebazpena
Euskararen Aholku Batzordeari buruzko urriaren 16ko 176/2007 Dekretuak euskararen alorrean administrazioaren aholkulari den organo horren araubide juridikoa eta funtzionamendua finkatzen ditu, hala nola, batzorde-atal bereziak sortzeko prozedura, bai eta Batzorde-atal Iraunkorra osatzekoa ere.
Dekretu honetako 14. eta 18. artikuluetan izaera iraunkorreko bi batzorde-atal aurreikusten eta arautzen dira: Toponimiako Batzorde-atal Berezia eta Terminologiako Batzorde-atal Berezia. Nolanahi ere, gainera, aipatu Dekretuaren hamabigarren artikuluak batzorde-atal bereziak arautzen ditu, eta artikulu horren lehenbiziko idatzi-zatiak dioenez, Euskararen Aholku Batzordearen (EAB) Batzorde Osoak edo Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak batzorde-atal bereziak sortzea erabaki dezakete gai zehatzei buruzko lanak eta txostenak egiteko, eta horretarako Batzorde Osoaren Erabakia edo Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren agindua beharko da.
Batzorde-atal berezien osaera eta iraupena, berriz, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpen bidez ezarriko dira, artikulu beraren laugarren idatzi-zatiaren arabera. EABren egitekoekin erlazionaturiko jardueretan aintzatespena duten pertsonak izango dira batzorde-atal berezietako kide, EABko kide izan edo ez.
Horiez gain, Dekretuan EABren Batzorde-atal Iraunkorraren osaera zein izango den ere zehazten da, 8. artikuluan hain zuzen: batetik, batzorde-atal berezi bakoitzeko kide bana, aldi berean Batzorde Osoko kide direla, Batzorde-atal Iraunkorreko lehendakariak izendatuta; eta bestetik, beste bost kide, Dekretuaren 3.1.i eta/edo 3.1.j artikuluan aurreikusitako kideen artean Batzorde Osoak izendatuta, euskararen hizkuntza-komunitatearen lurraldeetan euskarak duen egoera eta erabilera ezagutzen dutelako eta arlo horrekin harremana dutelako izendatuak, hain zuzen.
Hauekin batera, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Batzorde-atal Iraunkorreko lehendakari gisa, Hezkuntza Saileko ordezkaria, eta Euskararen Aholku Batzordeko idazkaria ere izango dira Batzorde-atal Iraunkorreko kide. Izendapen horiek guztiak 2017ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bitartez egin ditu organo honek.
Kontuan izanda Euskararen Aholku Batzordearen batzorde-atal berezien nahiz Batzorde-atal Iraunkorraren zerrenda argitaratzea herri-interesekoa dela, honen bitartez zera lortu nahi da, izendapen berriak jakinaraztea guztiek horien berri izan dezaten.
Ondorioz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Batzorde-atal berezien nahiz Batzorde-atal Iraunkorraren egungo osaera jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.
Hauek dira kideak:
1.1.– Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Berezia.
Zuzendaria: Jone Miren Hernández García
Aritz Abaroa Cantuariense
Ander Añibarro Maestre
Jaime Altuna Ramirez
Esti Amorrortu Gómez
Ixiar Eizagirre Kerejeta
Iñaki Eizmendi Arsuaga
Pedro Garcia Larragán
Jokin Gorozika Bidaurratzaga
Andoni Iraola
Anjeles Iztueta Azkue
Izaskun Jauregi Sukia
Jon Lamarka Iturbe
Miren Elixabete Larrinaga Artetxe
Koikili Lertxundi Del Campo
Zuriñe Maguregi Sanchez
Garbiñe Mendizabal Mendizabal
Maialen Olabe Aguirre
Miren Segurola Larrañaga
Izaskun Uribesalgo Jauregi
Teresa Zinkunegi Otegi
1.2.– Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde-atal Berezia.
Zuzendaria: Maite Goñi Eizmendi
Iurdana Acasuso Atutxa
Iban Arantzabal Arrieta
Xabier Arrieta Goiri
Joseba Arruti Lafuente
Lurdes Auzmendi Aierbe
Luistxo Fernandez Ostolaza
Gorka Julio Hurtado
Igor Leturia Azkarate
Aitor Lopez de Aberasturi Ortiz de Pinedo
Montse Maritxalar Anglada
Xabier Martin Martin
Eneko Oregi Goñi
Xabier Paya Ruiz
Elisabeth Pombo Aramendi
Miriam Urkia Gonzalez
Josu Waliño Pizarro
1.3.– Euskararen Erabilera eta Gizartearen Aktibazioa Sustatzeko Batzorde-atal Berezia.
Zuzendaria: Elena Laka Muñoz
Aitor Aldasoro Iturbe
Kike Amonarriz Gorria
Josune Ariztondo Akarregi
Mikel Arregi Perez
Miren Azkarate Villar
Lorea Bilbao Ibarra
Garbiñe Biurrun Mancisidor
Jasone Cenoz Iragi
J. Iñaki Etxezarreta Alberdi
Maite Goñi Eizmendi
Jokin Gorozika Bidaurrazaga
Mikel Irizar Intxausti
Pello Jauregi Etxaniz
Pilar Kaltzada González
Imanol Larrea Mendizabal
Miren Elixabete Larrinaga Artetxe
Koikili Lertxundi del Campo
Zesar Martinez Garcia
Jasone Mendizabal Altuna
Garbiñe Mendizabal Mendizabal
Mertxe Mugika Balanzategi
Erramun Osa Ibarloza
Mikel Ozaita Azpiroz
Xabier Paya Ruiz
Pello Salaburu Etxeberria
Jon Sarasua Maritxalar
Kirmen Uribe Urbieta
Ibon Usarralde Lasarte
Jon Zarate Sesma
1.4.– Toponimiako Batzorde-atal Berezia.
Ignacio De la Puerta Rueda, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko ordezkaria
Elixabete Etxanobe Landajuela, Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Saileko ordezkaria
Jokin Larrañaga Larrañaga, Arabako Foru Aldundiko ordezkaria
Joseba Urzelai Agirre, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaria
Xabier Andonegi Santamaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria
Felix Mugurutza Montalban, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Elkarteko ordezkaria
Oihana Mitxelena Hoyos, Instituto Geográfico Nacional erakundearen ordezkaria
Roberto Gonzalez de Viñaspre Gonzalo, Euskaltzaindiko ordezkaria
Hizkuntza Politikarako sailburuordeak euskararen eta toponimiaren arloan ospe aitortua duten pertsonen artean izendatutako kideak:
Juan Carlos Barroso Arroyo
Isabelle Duguine
Carlos Glaria García
Aingeru Mikeo Azpirotz
Nerea Mujika Ulazia
Endika Urtaran Motos
1.5.– Terminologiako Batzorde-atal Berezia.
Araceli Diaz de Lezana Fdz. De Gamarra, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkaria
Maite Imaz Leunda, IVAPeko ordezkaria
Ibon Olaziregi Salaberria, Hezkuntza Sailaren Euskara Zerbitzuaren ordezkaria
Gotzon Lobera Revilla, Euskaltzaindiko ordezkaria
Iker Etxebeste Zubizarreta, UZEIko ordezkaria
Xabier Alberdi Larizgoitia, EHUko Euskara Institutuko ordezkaria
Hizkuntza Politikarako sailburuordeak euskararen eta terminologiaren arloan ospe aitortua duten pertsonen artean izendatutako kideak:
Alberto Atxabal Rada
Naroa Gorostiaga Barriola
Asier Larrinaga Larrazabal
Alfontso Mujika Etxeberria
Mertxe Olaizola Maiz
Pascual Rekalde Irigoien
1.6.– Batzorde-atal Iraunkorra.
Toponimiako Batzorde-atal Berezitik: Nerea Mujika Ulazia
Terminologiako Batzorde-atal Berezitik: Eneko Oregi Goñi
Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Berezitik: Jone Miren Hernandez García
Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde-atal Berezitik: Maite Goñi Eizmendi
Euskararen Erabilera eta Gizartearen Aktibazioa Sustatzeko Batzorde-atal Berezitik: Elena Laka Muñoz
Arabatik: Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba
Bizkaitik: Josune Ariztondo Akarregi
Gipuzkoatik: Miren Azkarate Villar
Iparraldetik: Beñat Arrabit
Nafarroatik: Mikel Arregi Pérez
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 13a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
MIREN DOBARAN URRUTIA.