EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017240

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzen 2017ko deialdia. Agindu horren bidez ezartzen dira gazteen prestakuntzarako eta txandakako enplegurako Hezibi programaren oinarri arautzaileak.

Xedapenaren data: 2017-12-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201706092
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2012/10/05ean argitaratutako 2012/10/03ko AGINDUA [201204410]
  • Ikus 2017/05/03an argitaratutako 2017/04/27ko EBAZPENA [201702181]

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2017ko apirilaren 27ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko apirilaren 26ko bileran hartutako Erabakia non ezartzen baitira aipatu aginduan 2017ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuaren 13. artikuluaren arabera (2014ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez aldatu zen agindu hori), baldin eta kreditu egoki eta nahikorik ez bada laguntza horiei dagokien aurrekontuan, agindu horren eta haren garapen-arauen eraginkortasuna bertan behera utziko da, laguntzak emateari dagokionez. Horregatik guztiagatik, agindu hau indarrean dagoen bitartean, diru-laguntzak emateko ezarritako kreditua agortuz gero ekitaldi ekonomiko batean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zuzendaritzak egoera horren berri emango du administrazioko ebazpen baten bidez, eta, ebazpen horretan kreditua noiz agortu den azaldu beharko du. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Agortu egin dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzetarako baliabide ekonomikoak (agindu horren bidez ezartzen dira gazteen prestakuntzarako eta txandakako enplegurako HEZIBI programaren oinarri arautzaileak). Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea agortu egin dela aipatu aginduan jasotako laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua, eskabideen sarrera kronologikoaren arabera: Araban, 2017ko uztailaren 5ean, 11:12an (erregistro-zenbakia: 222159); Bizkaian, 2017ko uztailaren 7an, 12:07an (erregistro-zenbakia: 226582); Gipuzkoan, 2017ko uztailaren 11n, 10:17an erregistro-zenbakia: 229987).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 11.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.